GARA Euskal Herriko egunkaria
HERIOTZA-OHARRA

Mandela askatu zuen Hegoafrikako azken presidente zuria


Frederik Willem de Klerk (Johannesburgo, 1936ko martxoaren 18a), Nelson Mandelarekin negoziatu eta apartheid-etik sufragio unibertsalera eta zinezko demokrazia elektoral batera igarotzeko trantsizioa bultzatu zuen Hegoafrikako presidentea, atzo zendu zen minbiziak jota, 85 urte zituela. Zurien Gobernu arrazista haren «trantsizio mirakulutsuagatik» Nobel saria eman zioten Mandelarekin batera 1993an.

Afrikaner askorentzat «traidorea» izan zen horregatik eta, ekintzaile beltz askok, berriz, inoiz ez zuten ahaztu «masazko sufrimenduetan kolaboratzaile» izan zela. De Klerk afrikaner familia boteretsu bateko semea zen, gazte-gaztetatik politikarako prestatu zena. Apartheid-aren aroan hainbat ministerioren buru izan zen eta Peter Willem Botha presidentea gaixotu ondoren Alderdi Nazionalaren lidergoa hartu zuen 1989an. Hilabete batzuk geroago hartu zuen presidentetza eta lehen unetik ohartarazi zuen herrialdea: erreforma sakonen aroa irekitzeko asmoa zuen.

Bere aurrekoak baino sentsibilitate handiagoa erakutsi zuen munduak hartu zuen norabidearekiko (bereziki Berlingo Harresia erori ondoren zabaldu ziren dinamikekiko), eta lehen unetik apartheid-aren legeak bertan behera uzteari ekin zion. Berehala bisitatu zuen Nelson Mandela espetxean, eta etsai zaharrak lagun berri egin zirela esatea gehiegitxo bada ere, elkarren artean ulermen zintzoa landu zuten. Biek zeuzkaten etxe barruan negoziazio harekiko etsaiak, eta biek izan zituzten komeriak irekitzear zen prozesu politikoaren aurreko aurkakotasunak gainditzeko. Baina biek eutsi zioten elkarri emandako hitzari, apartheid-aren osteko herrialde berri batentzat Konstituzio berri bat sortzeko negoziazioetan bururaino iristeko.

Alderdien legeztatzea

Hurrengo urtean legeztatu zituen Hegoafrikako Kongresu Nazionala, Alderdi Komunista eta Kongresu Panafrikanista. Eta orduz geroztik sarri bildu zen buruzagi beltzekin. Irakaskuntzan, osasungintzan, ordezkaritza politikoan indarrean zeuden lege arrazistak bertan behera utzi zituen. Afrikanerren sektore ultraeskuindarren heriotza mehatxuak jaso zituen horregatik. Mandela herrialdeko lehen presidente beltza hautatzea ekarri zuten 1994ko bozetan bera izan zen afrikanerren kanpaina eraman zuena. Eta Mandela presidente eginda, bi presidenteordeetatik bat ere bera izan zen.

Ez da alde guztiek goratu duten pertsonaia izan, zalapartak ere ez zituen urruti ibili. Alde batekoek sarraskietan izan zuen ardura gogoratzen zioten, eta beste aldekoek zuriak sarraskituak izateko arriskuan jarri izana leporatzen zioten, traizio historiko barkaezina egin izana.

Baina berak, bere kontraesanekin eta bere kontzientziaren jabe beti, tinko eutsi zion Mandelarekin landu zuen bisioari, landu zituen konpromisoei. Gaurko Hegoafrika, bere potentzial eta ezin guztiekin, ezin daiteke ulertu Frederik Willen de Klerken ekarpenik gabe.

Pide perdón por el apartheid en un vídeo póstumo

En un vídeo póstumo difundido ayer por su fundación con motivo de su muerte, Frederik Willem de Klerk, pide perdón «sin reservas» por el dolor causado por la represión del apartheid, el régimen de segregación racista.

«Dejadme hoy, en este último mensaje, repetir: yo, sin reservas, me disculpo por el dolor, el sufrimiento, la indignidad y el daño que el apartheid trajo», recalca. «Lo hago no sólo en mi capacidad de antiguo líder del Partido Nacional, sino como individuo», agrega un De Klerk visiblemente debilitado. Afirma que, si bien durante años justificó los principios del apartheid, posteriormente pidió perdón en numerosas ocasiones. «Muchos me creyeron, pero otros no», señala.

De Klerk explica que en los años 80 sus valores cambiaron completamente, como si hubiera sufrido una «conversión», y que por ello tomó medidas para desmantelar el régimen segregacionista una vez nombrado líder del Partido Nacional y, poco después, presidente de Sudáfrica. «Estoy orgulloso de nuestra Constitución», subraya, aunque se muestra «profundamente preocupado» por la socavación actual de muchos aspectos.GARA