DONIBANE LOHIZUNE

AZKEN AGUR SENTITUA PANPI LADUTXERI

Agur hunkigarria eskaini zion atzo pilota munduak Ipar Euskal Herriak izandako enbaxadorerik handienetakoa izan den Panpi Ladutxeri. Asteazkenean zendu zen azkaindarra 66 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz, eta atzo izan ziren haren aldeko hileta elizkizunak Donibane Lohizunen. Ehunka izan ziren pilotari eta abeslari ezagun izandakoari azken agurra ematera bertaratuak. Bere ikasle izandako sei pilotarik sartu zuten azkaindarraren zerraldoa San Joan elizan eta bertako Mikel Epalza apaizak zuzendu zuen elizkizuna.Gillame FAUVEAU