GARA Euskal Herriko egunkaria
SASKIBALOIA

Covid-19aren erruz, Kutxabank Araskik ezin du jokatu


Gaur arratsaldean, 18.30ean, jokatu behar zuen Kutxabank Araskik, Baxi Ferrol taldearen aurka, baina hiru covid-19 positibo azaldu dira talde gasteiztarrean eta ezingo da partida jokatu.

Lointek Gernika Bizkaiak bihar jokatuko du Logroñon, eta IDK Euskotrenek, berriz, gaur izango du neurketa. Cadi La Seuren kantxan jokatuko du talde gipuzkoarrak, 19.30ean.

Azu Muguruzarenek azken hiru partidak irabazi dituzte, eta 6-6 balantzearekin Top 8an daude, Kutxabank Araskik baino garaipen bat gehiagorekin. Talde katalanak, berriz, zortzi garaipen lortu ditu eta Kopa jokatzeko txartela ia bermatu du, Irati Etxarri hegal-pibot nafarra buru duela.

Bilbao Basket

Surne Bilbao Basketek ostegunean 83-75 irabazi zion Breogani, baina Khyri Thomas galdu zuen.

Mediku azterketen emaitzak jakiteke, «soleoan edo orpazurdan hausturaren bat» ote duen susmoa azaldu zuen Alex Mumbru entrenatzaileak.