Gabon dantza-giroa
Noski, dantzak aire asko ditu, eta zenbat eta haize eskasagoa, hobe suelto egiteko: horregatik deitzen zaio hain justu, dantza soltea. Nolanahi ere, urtarril hasierako gau-luzedun hauetan, aurtengo bidea hobeto preparatuz etorri dela esan beharko; hala ikusi dugu negua etorri eta zabaltzen. Nik uste makinatxo bat konbertsazio eta jardun ugari izan dugula aurreko 50 egun horietan. Zuhaitzen hostoen aurtengo inbidia argia, oso gutxitan bezalakoa izan da: udaberri etorreran hain hostaje dotorekoa eta janzkera elegantekoa izateak, hain osasuntsu agertzean eta euri brillu aparta luzitzean, mendi inguruan behinik behin, bizipen inbidiatsua peatzen zizuten.
Baina, udazkena hain garbi eta osatua bete bazaigu, orain negu martxa izan da udazkenari errietan eginez, bere errieta-plantak egiten hasi zaiona. Begira iezaiezu kontraste hauei: urriak sikutik du bere joera eta afizioa; aurten, 25 egun. 40 litro lehen bi egunetan eta siku eta lehor azken bi egunetaraino: hor, 40 litrotan konplitu zuen. Azaro giro sanoan ere ohituta gaude beste udazkenetako bihotzean. Bada, aurten, sei egun sikutik eta 24 busti eta umel: 246 litro Arantzazuko mendi-bizkar hauetan. Baina, azaroaren emanari abenduaren lehen 11 egunek erantsi zioten falta zitzaiona: 10 egunetan, entzun hau, irakurri txintxo, 363 litro.
Hara ba, aurtengo udazkenaren portaera formala: hasi, irailaren azken 10 egun epel argi haietan, 21 litro euri ttanttaxka apal batzuk bota zizkigunean; eta, beste ordutan, 53 ordu bai eguzkitan. Ta… zer espero daiteke negu-neguan? Formal datorrela dirudi…