GARA
ERRUGBIA

Les Abellesen etxean galdu du Ordiziak eta Burgos Gernikan nagusitu da

Ampo Ordiziak eta Gernikak helburu ezberdinekin jokatu zituzten atzo euren Ohorezko Mailako partidak, baina bai batzuek bai besteek ez zuten garaipena lortzerik izan. Kezkagarriagoa da agian porrota bizkaitarrentzat, azken postutik ihes egin gabe jarraitzen baitute, jaitsiera postutik alegia.

Goierritarrak Valentzian aritu ziren eta, behintzat, bonus puntu batekin bueltatu dira etxera Les Abellesen aurka galdu ostean (29-23). Porrota jasotzetik haratago, azpimarratu behar da play-offetan zelai faktorea alde izatea ahalbidetzen duen laugarren postua mantentzen dutela oraindik gipuzkoarrek. Ordiziarrak 8-12 aurretik joan ziren atsedenaldira eta 8-20 ere ipini zuten markagailua, baina etxekoek partidari buelta eman eta Valentin Cruzen ostikada batek behin betiko 29-23koa ezarri zuen.

Gernikak Recoletas Burgosen kontra galdu zuen etxean (17-33). Lehen zati orekatu baten ostean (7-3 joan ziren aurretik bizkaitarrak), kanpokoek gehiago asmatu eta garaipera erdietsi zuten.