GARA Euskal Herriko egunkaria
ALAVES

Gol aukerak ugaritzeko helburuarekin doa Elxera


ELX - ALAVES

Hamar partida daramatza Alavesek Ligan garaipenik lortu gabe. Sailkapeneko azken-aurreko postuan kokaturik dago momentu honetan taldea eta gaur bazkalorduan gasteiztarrek baino sei puntu gehiago dituen Elxen zelaia bisitatuko du.

Jose Luis Mendilibarren etorrerak esperantzarako ate bat ireki zuen, eta Zaldibarkoak ez zuen gaizki hasi bere ibilbidea. Hala ere, taldeak beheranzko joera hartu du eta bizkaitarrak badaki zer den hobetu beharreko faktore bat: gol aukerak. «Garrantzi handiagoa ematen diot gol aukerak egiteari. Jokaldiak ez baditugu erdiraketekin amaitzen eta erremate zonetara gogoz sartzen ez bagara, aukera gutxiago izango ditugu», azpimarratu zuen atzoko prentsaurrekoan. Baliteke neguko merkatuan iritsi diren lau jokalariak hamaikakoan izatea.