GARA
GUATEMALAKO HIRIA

Guatemalak abortuaren aurkako zigorrak gogortuko ditu

Guatemalako Kongresuak abortatzeagatik ezartzen den kartzela zigorra 1 eta 3 urte artetik 5 eta 10 urte bitartera handitzeko legea onartu du. Gainera, pertsona homosexualen arteko ezkontza eta sexu-aniztasunaren inguruko hezkuntza debekatuko ditu; LGTBI komunitateko kideenganako jazarpena sustatuko du horrela.

Emakumearen Nazioarteko Egunean, Martxoaren 8an, onartu zuen Guatemalako Kongresuak “Bizitza eta Familiaren Babeserako Legea” deritzona. Lege horrek herrialdeko emakumeei abortatzeagatik ezartzen zaizkien kartzela zigorrak are gehiago gogortuko ditu. Orain arte 1 eta 3 urte bitarteko kartzela zigorretara kondenatu zitzaketen abortatzea erabakitzen zuten emakumeak; orain, aldiz, 5 eta 10 urte arteko espetxe zigorrak bete beharko dituzte kondenatutako emakumeek. Gainera, legeak «moral kristauarekiko inkongruenteak» diren «talde minoritarioak» jomugan jarriko ditu; LGTBI komunitatea zuzenean jazarriko du, beraz.

Kongresuko bozketari dagokionez, Alejandro Giammattei Guatemalako presidentearen Vamos alderdi eskuindarrari atxiki zitzaizkion 102 diputatuk legea onartzearen alde bozkatu zuten. Beste 50 diputatuk ez zuten botorik igorri eta beste zortzik kontra bozkatu zuten.

Testuak 50 urte arteko espetxealdiarekin zigortzen du «abortuaren edo emakumearen baimenik gabe egindako abortu-maniobren» erantzulea, baldin eta praktika horrekin emakumea hiltzen bada. Delitu horri “abortu kalifikatu” esaten diote. Egun, Guatemalan “abortu terapeutikoa” esaten diotena bakarrik dago baimenduta; hau da, amaren bizitza arriskuan dagoen haurdunaldietakoa.

«Legearekin abortu naturalak kriminalizatzen eta zigortzen ari dira, eta hori arriskutsua da», ohartarazi du Lucrecia Hernandez kongresukideak, zentro-ezkerreko Semilla alderditik.

Samuel Perezek, Semillako diputatuak, Kongresuko kideen aurrean adierazi du araua «emakumeak espetxeratzeko eta hiltzeko legea» izendatu beharko litzatekeela, eta gaineratu du legea legegintzaldi honetan egiten ari diren «gauzarik lotsagarrienetako» bat dela.

LGTBI pertsonen jazarpena

Lege honek Kode Zibila beren-beregi erreformatuko du Guatemalan «sexu bereko pertsonen arteko ezkontza espresuki debekatzen» dela argi uzteko.

Halaber, hezkuntza-erakunde publiko zein pribatuei galaraziko die ume eta nerabeei zuzendutako aniztasun eta identitate sexualari buruzko politikak edota programak garatzea.

Legea bultzatu duten alderdiek hau uste dute: «Guatemalako gizarteko sektore minoritario batzuek ezkontzaren eta familiaren ordena naturalarekiko desberdinak diren portaera eta bizikidetza ereduak proposatzen dituzte, zeintzuk gizarteko oreka moral eta bakearentzat mehatxua diren».

Florida aprueba el homófobo proyecto de ley «No digas gay»

El Senado de Florida (EEUU) aprobó ayer un homófobo proyecto de ley denominado “Derechos de los padres en la educación” que prohíbe a los maestros hablar sobre sexualidad e identidad de género en las aulas entre el jardín de infancia y el tercer grado, medida bautizada por sus detractores como «No digas gay» que ahora debe sancionar el gobernador del estado, Ron DeSantis.

A partir de ese grado de educación Primaria, ambas cuestiones serán abordadas de una forma «apropiada para la edad», según indica el texto de la iniciativa.

Su impulsor, el congresista republicano Joe Harding, defiende el proyecto argumentando de que deben ser los padres, y no los educadores, quienes aborden estos temas con sus hijos e hijas, y de ahí que el texto prohíba que dichos asuntos sean integrados en los planes de estudios oficiales elaborados por los distritos escolares.

Además, la propuesta legislativa permite que los progenitores presenten demandas contra las autoridades escolares, si es que sienten que estos límites han sido incumplidos. GARA