GARA Euskal Herriko egunkaria
PILOTA

Ate handitik sartu da Dario


DARIO 22

PEIO ETXEBERRIA 2


Ez du, inolaz ere, bide errazik izan, hiru kanporaketa aurrekoa gainditu behar izan ditu, baina ate nagusitik sartuko da Dario Gomez horren gogorra aurreikusten den aurtengo Buruz Buruko lehiaketan. Aspeko zortzi onenen artean hautatua izateko Elordi, Elezkano eta Peio Etxeberria gainditu behar izan ditu errioxarrak eta hiruren artean 18 tanto baino ez dizkiote egin, gutxien iazko Promozio txapeldunak, atzo bi tanto baino ez baitzizkion egin jokoz eta sasoiz primeran dagoela erakutsi duen pilotariari. Maila handikoa espero den lehiaketan, gaur Txillida Lekun egingo den zozketan inork nahi ez duen aurkaria bihurtu da Dario Gomez.

Aurreko asteetan egindakoaren bidetik, Dariok bere dohainei etekin izugarria atera zien, saketik hasita, Peio Etxeberriari inolako aukerarik eman gabe. Zenotzekoak, aldiz, ez zuen eguna izan, pilotarik apenas gozatu zuen, ezinean aritu zen une oro eta kolpe latza eraman zuen.