GARA Euskal Herriko egunkaria
PILOTA

Berak eragindako kaosean kateatu da Zabaleta

Partida osoan zuzenegi aritu ostean, azken txanpaezin estu eta intentsoan lortu zuen Joseba Ezkurdiak arerioa zabalera mugitzea, bere defentsa eta lan fisikoari etekina atera ahal izateko.


ZABALETA 21

EZKURDIA 22


Jokorik onena topatu ezinda jarraitzen duen arren, orain arte izan ez duen patxada lortzeko balio beharko liokeen puntua eskuratu zuen Joseba Ezkurdiak, partida ezin ero eta intentsuagoan, Jose Javier Zabaletari tanto bakarraz nagusituta. Partida osoan izan ez zuen ausardia eta erasorako grina topatu zituen arbizuarrak azken txanpa agonikoan eta defentsa onak eta amaierara fisikoki arerioa baino hobe heldu izanak apuro handi batetik atera zuten, nahiz eta kezkatuta egoteko motiboak izan, denbora luzean aurkariaren mende egon baitzen.

Inoizko Buruz Burukorik luzeenaren aurrean gauden arren, pilotariek ez omen dute nekearen inolako beldurrik eta azkar, presa handiegiaz agian, ekin diote final laurdenetako ligaxkari, bai behintzat aurrelarien joko erasokorrera moldatu nahi duten atzelariek. Materialak ere izango du zerikusia horretan.

Bezperako partidaren inolako antzik izan ez zuen arren, Labriten, hasiera-hasieratik partida lehertu nahi izan zuen Jose Javier Zabaletak, horretarako behar handirik gabe, jokoa erabateko kaos bihurtuta. Kolpez fresko eta aireko defentsan ere txukun aritu arren, partida nahasteko intentzio garbiarekin irten zen etxarrendarra, saketik hasita. Hala, berari baita beste inori ere sekula ikusi gabeko gauzak eskaini zizkigun, fruitu hobe eta kaxkarragoekin.

Esaterako, zabalean motz aterata tantoren bat lortu zuen, baina baita bi falta ere, eta markagailuan 7-6 zirela, sakea egiterakoan seigarren koadroan eragin zion botea pilotari, aurkaria ezustean harrapatu nahian.

Eta anabasa horretan, markagailuan alderik ez lortzeaz gain, fisikoki ere sekulako betekada hartu zuen, partida osoan bueltarik eman ezinda geratu zelarik, gainera.

Ezkurdia, zuzenegi

Kontua da, aurkariaren nahaspila horren aurrean, atzo ere oso lotuta antzeman genuen Joseba Ezkurdiak zuzen, zuzenegi, jokatzeko hautua egin zuela, partidari erritmoa ezin jarrita. Atzelaria ezker-eskuin mugitu beharrean, pilota atzeratu baino ez zuen egin tantorik gehienetan, eta justu horretan ia ezinezkoa da airez ondo defendatu zen Zabaletari nagusitzea, pilota zuzen datorkionean ez baitago hark baino gehiago atzeratzen duen pilotaririk.

Atzelariaren txakalaldi fisikoari etekina aterata 7-13 aurreratzea lortu zuen Ezkurdiak, baina aukera zuenean lehia erabat apurtzeko oldarkortasunik ez zuen izan eta garesti ordaindu zuen, azkenerako behar baino gehiago sufrituz.

Izan ere, sakea berreskuratu zuenean, berehala ekarri zuen partida Zabaletak. Gauza arrarorik egin gabe, abiadura eman eta pareta jota, mina egin zion Etxarreneko atzelariak; denera zortzi tanto egin zizkion lehen pilotakadarekin, eta hala partida berriz berdindu zuen, hemezortzina, baita aurretik jarri ere, 20-19, jokaldi horrekin lortutako azken tantoarekin.

Hortxe etorri ziren partidako unerik zirraragarrienak. Nahaspila areagotzeko, Zabaletak, lehertuta, ahal zuen denbora guztia irabazi zuen tantotik tantora hauspoari buelta emateko eta tentsioak gora egin zuen, esaterako 32 pilotakadaren ostean, zabaletik bildutako dejada batekin Ezkurdiak 20-20koa ezarri zuen tanto bikainarekin. Kostata ere, pilota zabaltzea lortu zuenean atera zuen partida aurrera Ezkurdiak.

Arrizabalaga-Agirre logran las txapelas del Bizkaia

La pareja formada por Olatz Arrizabalaga y Naroa Agirre conquistó la cuarta edición del Torneo Bizkaia femenino de mano parejas tras imponerse por 22-11 a Amaia Aldai y Nora Mendizabal en la final disputada en el frontón Bizkaia de Bilbo. Con pelotas especialmente vivas, el saque resultó determinante, jugada con la que la delantera de Gernika sumó hasta siete tantos y dominó mucho más.

Arrizabalaga y Agirre dominaron el marcador prácticamente desde el primer pelotazo (0-2, 1-4, 2-6 y 3-10), si bien sus rivales le pusieron emoción con un parcial de 0-7 que llevó al marcador la única igualada de la tarde (10-10). Sin embargo, la de Gernika y la de Zestoa respondieron con otro parcial de 12-1 para calarse las txapelas.GARA