GARA Euskal Herriko egunkaria

IPAR KOREA, AHALMEN NUKLEARRA HANDITZEN


Edozein unetan disuasio atomikoa erabiltzeko, Ipar Korearen ahalmen nuklearra «ahalik eta azkarren» handituko duela adierazi zuen, atzo, Kim Jong-unek. Armada sortu zeneko 90. urteurrena oroitzeko eta misil armategia erakusteko ospakizun militarrean esan zuen hori. Urtea hasi denetik Ipar Koreak jaurtigaien proba kopuruaren marka gainditu du eta arreta berezia jarri du bere gaitasun taktikoen hobekuntzan. AFP