GARA
BAIONA

Bakegileek Baionako Auzitegia blokeatu dute Fiskaltzaren jokabidea salatzeko

25 bat herritarrek desobedientzia ekintza egin zuten atzo arratsaldean, Baionan, argi errateko Fiskaltza oztopoak jartzen ari dela kartzela zigor luzeak bete dituzten euskal presoek baldintzapeko askatasunik lor ez dezaten. Baionako Auzitegiko sarrera nagusia blokeatu zuten, Poliziak kanporatu zituen arte.

Arratsaldeko hirurak pasatxoan heldu ziren Baionako Legion Cheque karrikako Auzitegira 25 bat bakegile. Horietarik zortzi egoitzaren atarian kateatu ziren. Horrela, sarbide nagusia blokeaturik gelditu zen ondoko lau orenetan, Poliziak ekintzaileak banan-banan kanporatu zituen arte.

Bake Bideak oharra zabaldu zuen berehala ekintzaren berri emanez. Agiri horretan azaltzen zuenez, «ekimenaren helburua Fiskaltza Antiterroristaren eta Fiskaltza Nagusiaren jarrera salatzea» zen. Elkarteak oroitarazi zuen, halaber, «Ion Kepa Paroten eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunaren aurka posizionatu» direla berriki Ministerio publikoko ordezkariak. Hori salatuz, ekintzaile pare batek banderola bat zabaldu zuten auzitegiko teilatuan, kartzelan denbora gehien daramaten bi preso lapurtarrak aske uzteko eskaera erakutsiz.

«Ion, Jakes askatu 32 urte aski da», zioen pankartak, eta suziria eskuan, ondoan Bake Bideak datorren ekainaren 11rako deitu duen manifestazioa iragartzen zuen bigarren banderola bat ezarri zuten.

Hala, Ion Kepa Parot eta Jakes Esnal presoen baldintzapeko askatasuna oztopatzeko Fiskaltzak hartutako jarrera «mendekatzailea» salatu zuten ekintzaileek, herritarrak bertaratzera deituz, desobedientzia ekimenak luze joko zuela aurreikusten baitzuten.

Bi preso lapurtarrek 32 urte daramatzate espetxean eta hilabete honetan aztertuko ditu frantses Justiziak biek aurkezturiko baldintzapeko askatasun eskaerak. Zehazki, maiatzaren 13an, Ion Kepa Parotek eginiko seigarren eskaera aztertu zuten eta maiatzaren 19an, berriz, Jakes Esnalen bigarrena.

Donibane Lohizuneko presoaren askatasunari buruzko erabakia heldu den ekainaren 9an ezagutuko da, eta Ion Kepa Parotek egindako eskaerari buruzko deliberoa 15ean jakinaraziko du epaileak.

Hain zuzen, 70 urtetik gora dituzten bi presoen auziei buruzko ebazpenak plazaratuko diren datak aintzat hartuta, Bakegileek eta Bake Bideak manifestazioa antolatu dute, ekainaren 11rako. Lauga kiroldegitik abiatuko den martxaren bidez, atzo egin zuten bezala, apirilaren 24an izan ziren bozetan kargua berretsi zuen Emmanuel Macron presidenteari eta frantziar Gobernu berriari dei egingo diete herritarren laguntzaz, presoen auzia konpon dezaten.

Laugarren ekintza

Hain zuzen, presoen eskubideen alde iragan urtarrilaren 8an Baionako karrikak zeharkatu zituen manifestazioaren ostean iragarri zuten bakegileek «ekintza azkar eta determinatuen faseari» ekiteko asmoa. Desobedientzia ekintzetan parte hartzeko prest ziren dozenaka herritar azaldu ziren San Andreseko plazan ezarritako oholtzan.

Otsailaren 18an, berrehun bat lagunek parte hartu zuten Baionako Suprefeturan eginiko lehen ekintzan. Euripean, Estatuaren egoitza hainbat orduz blokeatu zuten.

Horren ondotik, Parot eta Esnal atxilotu zituzteneko 32. urtemuga betetzen zen asteburuan, ekintza bi egin zituzten bake ekintzaileek.

Apirilaren 1ean Biarritzeko Zerga Etxea okupatu zuten eta biharamunean, A-63 autobidean, ordu erdiz, trafikoa gelditu zuten Biarritzeko ordainlekuaren parean. Laugarren ekintza, “Justizia” hitza letra larriz bere sarrera nagusian idatzia duen egoitzan burutu zuten, atzo.

El Tribunal de Apelación avala la liberación de Izaskun Lesaka

El Tribunal de Apelación de París ha dado su visto bueno a la liberación condicional de la presa navarra Izaskun Lesaka. Pese a la posición contraria de la «Fiscalía antiterrorista», el tribunal acordó que Lesaka quede en libertad a partir del 23 de mayo, según informó a GARA su abogada Maritxu Paulus Basurco. Detenida en 2012 en Mâcon, la vecina de Burlata, que fue condenada a 14 años de prisión en el Estado francés, debía completar pena en febrero de 2023. Al no tener causas pendientes, quedará libre una vez se ejecute su expulsión.

Por otro lado, el Gobierno de Lakua ha acordado la progresión a tercer grado, a propuesta de la Junta de Tratamiento de Basauri, a los presos Iñaki Bilbao Gaubeka y Gorka Martínez Ahedo. Según confirmó Etxerat, la misma medida ha sido decidida para otros dos encarcelados en Martutene: Gorka Lupiañez y Aitor Esnaola. GARA