GARA Euskal Herriko egunkaria
ATHLETIC

Iraola seme kutunak aita hil ez dezan ahaleginduko da San Mames

Ernesto Valverdek Athletic zuzendu zuen lehen partidan eman zion debutatzeko aukera Usurbilgo hegalekoari, eta hamaika bizipen partekatu dituzte. Gaur Rayo Vallecanoren aulkian izango da gipuzkoarra, iazko garaipena errepikatzeko itxaropenarekin.

Andoni Iraola eta Valverde -tartean Bordas eta Jonan direla- 2003an. (Monika DEL VALLE FOKU)

Gaztaroa Gasteizen eman zuenez, Ernesto Valverderi ez zaio arrotza Hertzainak taldea, ezta haren “Hil ezazu aita” abestia ere. Armairutik eskopeta hartuta itxarongo dio Txingurrik bere seme kutunenetako bati, parean izango duen taldea, Rayo Vallecano, hain maite duen Andoni Iraolaren moldera egindako taldea baita. Iaz San Mamesen irabaztea zer den ikasita, aurten «aita hiltzeko» asmoarekin helduko dira usurbildarra eta bere taldea Bilboko zelaira.

Ernesto Valverdek berak onartu zuen astean zehar klubak berak zabaldutako bideo batean, gaurkoa partida oso berezia dela berarentzat, Andoni Iraola bera ere beretzat oso berezia den bezala. Jubenilean eskuin hegaleko bat behar zutela eta Jose Mari Amorrortu eta bera joan ziren Antiguokok eta Real Madrilek jokatutako Kopako finalerdi bat ikustera eta, Xabi Alonso eta Aduriz bezalako jokalarien artean, Iraola Lezamara joan zedin konbentzitu zuten. Jubeniletik filialera, eta handik lehen taldera; Ernesto Valverdek lehen taldea zuzendu zuen lehen egunean debutatzeko aukera eman zion Andoni Iraolari, talde oso erasokor batean, hegalean baino, aurrerago jokaraziz.

Egun seinalatu hartatik, bataren eta bestearen ibilbideak ia elkarrekin egin dute aurrera, orainak elkarren aurka jokatzera behartu dituen arte.

URGENTZIARIK GABE.

Batarentzat zein bestearentzat gozatzeko partida izan daiteke, bi taldeak ere, nahiko Liga hasiera txukuna egin ostean, inolako estuasunik gabe zelairatuko baitira. Elkar bikain ezagutzen dute bi entrenatzaileek, estilo oso antzekoa erabili ohi dute eta, seguru asko, presiopean aurkaria estutuko dute bi taldeek.

Arranca la Liga F, una semana después

Solventado el conflicto arbitral, la primera Liga Profesional de fútbol femenino, la Liga F, se pone en marcha. Al Alavés le corresponde el honor de levantar el telón. Lo hará en Ibaia (12.00) frente a un Madrid que ha perdido a su goleadora Geyse. En número han sido mayores los cambios en el equipo albiazul pero la mayor parte de la columna vertebral se mantiene y con los fichajes «hemos dado uno o dos pasos hacia adelante», asegura Mikel Crespo.

A las 16.00 llegará el turno de la Real, que quiere abstraerse de su cita de Champions, y sumar frente al Villarreal los tres primeros puntos en un curso en el que aspira a, como mínimo, igualar el rendimiento que tuvo en el anterior. Natalia Arroyo, que tiene a todas sus jugadoras disponibles, confía en que su equipo busque «nuestra mejor versión porque jugar bien contra el Villarreal nos va a dar más confianza» de cara al martes.

El Athletic recibirá mañana al Sporting de Huelva (12.00). Los partidos podrán verse por DAZN y en abierto en su canal de Youtube. Amaia U. LASAGABASTER