GARA Euskal Herriko egunkaria
ATHLETIC

Iker Muniain eta Oscar De Marcos, belaunaldi oparo baten ikur

Athletic hirugarren sailkatua da ligan, eta laugarrenaren aurka neurtuko ditu indarrak gaur gauean (21.00etan, San Mamesen). Kapitainak 508. partida jokatuko du lehen taldearekin; klubean partida gehien jokatu dituen bosgarren jokalaria bilakatuko da.

Muniain eta De Marcos, arabarrak egindako gol bat ospatzen San Mamesen. (Monika DEL VALLE | FOKU)

Gaur gauean hirugarren sailkatuak eta laugarrenak indarrak neurtuko dituzte San Mamesen. Ezin ukatu, osagai nahikoa dela beste gau magiko bat bizitzeko. Eta gau magiko honetan bi izen nabarmenduko dira berriz ere: Iker Muniain eta Oscar De Marcos.

Hamalau denboraldi daramatzate Athleticen. 2009ko Kopako finaletik aurrera klubean gertatu zen paradigma aldaketaren lekukoak izan dira. 80ko hamarkadako tituluen ostean, 24 urte luzez itxaron behar izan zuten zale zuri-gorriek taldea berriro final batean lehiatzen ikusteko. Caparrosek zuzentzen zituen jokalariek lortutakoa mugarria izan zen, eta geroztik txapelketa ezberdinetako beste bederatzi finaletara iritsi dira. Bi Superkopa irabazi dituzte,2015ean eta 2021ean; eta, azken bost urteetan sailkatzea lortu ez duten arren, Europan ere sarritan lehiatu dira.

Aipatutako 2009ko uda hartan, Superkopako finala jokatu aurretik egin zuten debuta teknikari andaluziarraren eskutik De Marcosek eta Muniainek. Europan jokatu zituzten lehen minutuak, eta lehen golak ere han sartu zituzten. 16 urte besterik ez zituen nafarrak, eta 20 arabarrak. Ibilbide oparoa izan dute, lesio larriak gainditu behar izan dituzten arren. Muniainek bi aldiz hautsi zuen belauna, eta De Marcosek orkatilarekin arazoak izan ditu.

Arabarra erretiroa hartzeko zorian izan da azken denboraldietan. Zalantzak izan dituela onartu izan du. Hala ere, urtez urte berritzeko hautua egin du eta Valverderentzat ezinbestekoa da hamaikakoetan. Unai Simonekin batera, minutu guztiak jokatu dituen jokalari bakarra da liga hasiera honetan. Lehia handia dago eskuin hegalean, baina De Marcosek aurrea hartu die taldekideei. Petxarroman utzita joan da, Capak partida bakar batean parte hartu du, eta Iñigo Lekue defentsaren ezkerraldean jokatzen ari da.

Dagoeneko 464 partida daramatza talde zuri-gorriarekin eta norgehiagoka gehien jokatu dituen bederatzigarren futbolaria da, 33 urterekin. Hamazazpi denboralditan 483 partida jokatu zituen Orue eta 21 denboralditan 496 jokatu zituen Gainza ditu aurretik klubaren ranking historikoan.

BOSGARRENA

Iker Muniain da hurrengoa. Berdinduta dago Markel Susaetarekin, 507 partidatan parte hartu ostean. Jardunaldi honetan gaindituko du eibartarra, eta partida gehien jokatu dituen bosgarren jokalaria bilakatuko da. 30 urte egingo ditu abenduan eta iruindarrak marka guztiak apurtu ditzake. Eskura dauka podiumean sartzea. Andoni Iraola dauka aurretik, 510 partidarekin; eta Joseba Etxeberriak 514 jokatu zituen. Txetxu Rojo dago bigarren postuan, 541 partidarekin; eta Iribar da lehena, 614rekin.

2024an amaitzen zaio kontratua Iker Muniaini. Etete klausularik gabe sinatzen lehena izan zen. Valverdek hasierako hamaikakoan sartu du hasieratik eta bere tokia aurkitu dio zelaian, Sanceten alboan. Athleticek erasoan egin duen urratsaren erantzule nagusietako bat da.

Valverde avisó de lo certero que es el rival

El técnico del Athletic, Ernesto Valverde, advirtió de lo «certero» que es el Atlético y de la «calidad» de sus remates. «Ha marcado en todos los partidos fuera de casa y remata entre los tres palos», insistió.

Confirmó, por otra parte, las dudas de Vesga, De Marcos y Vencedor, por los diversos problemas físicos que han venido sufriendo a lo largo de la semana, mientras que Yuri y Vivian ya se encuentran recuperados de sus dolencias.

No quiso desvelar cuál será el once, pero sí dejó pistas de que podría repetirlo por cuarta jornada seguida. «En estos partidos importantes, los equipos ponen en el campo lo que vienen haciendo, no pueden engañarse a sí mismos, pero puede haber alguna variación». GARA