GARA Euskal Herriko egunkaria

Rohingya komunitateko bi buruzagi hil ditu hamar pertsonako talde batek Bangladeshen

Errefuxiatu rohingyak, Ukhia kanpalekuan. (Munir UZ ZAMAN | APF)

Hamar bat laguneko talde batek Bangladesheko (India) rohingya komunitateko bi buruzagi hil zituen larunbatetik iganderako gauean, Poliziak jakinarazi zuenez. Honek baieztatzen du segurtasuna kolokan dagoela ia milioi bat lagun pilatzen diren errefuxiatu-kanpamentuetan.

Cox's Bazar eskualdeko eliteko poliziako goi-mailako ofizial batek -ez zuen bere izena eman nahi izan- Arakango Rohingyen Salbazio Armadari (ARSA) leporatu zion bi hildako eragin zituen erasoa. Armada birmaniarraren aurka borroka egiten du talde honek.

Faruk Ahmed Poliziaren bozeramaileak esan zuen eraso hau azken hilabeteetako larriena izan dela.

Indarkeriak gora

Rohingya ugarik 2017an Myanmarreko errepresiotik ihes egin zutenetik, komunitate horietako pertsonak jasotzen dituen kanpaleku ugari daude Bangladesen. Orain, Nazio Batuen Erakundeko (NBE) auzitegi bat ari da errepresio hori ikertzen, militar birmaniarrei genozidioa egin izana leporatzen baitiete.

Kanpaleku prekario horietan indarkeria areagotu egin da azken hilabeteotan; izan ere, droga-trafikoan aritzen diren bandek komunitateko liderrak beldurtu nahi dituzte hilketen eta bahiketen bidez, trafikoaren kontrola lortu nahian.

Azken hiru hilabeteetan kanpalekuetan gutxienez 14 pertsona hil direla esan zion herritar batek AFPri.