GARA
BILBO

Kepa Junkera berragertuko da Bilbon

Kepa Junkera trikitilari bilbotarra berragertuko da publiko aurrean gaur arratsaldean, iktus bat jasan zuenetik lau urte igaro direnean, Fermin Aiok zuzendutako “Berpiztu” dokumentalaren aurkezpenean. Emanaldia Bilboko BBK aretoan izango da, 19.30ean. Trikitilariaren ondare artistikoari eta bere mugak gainditzeari buruz egindako lana da “Berpiztu”; Zinemaldian aurkeztu zen eta, orain egun batzuk, Gernikako antzokian ikusi ahal izan zuen Junkera berak propio egindako emanaldi pribatu batean. 2018an izandako iktusa gainditzeko zenbait urtetako borroka laburbiltzen du dokumental honek.

Junkera bere familiarekin batera izango da emanaldian, bai eta Fermin Aio ere. Gainera, erakundeetako ordezkariak eta politikariak bilduko dira ekitaldian, besteak beste, Urkullu lehendakaria. Era berean, Athletic Club taldeko jokalari ohi batzuk ere baieztatu dute bertan izango direla, Bilboko gizarte eta kulturgintzako zenbait pertsona ezagunekin batera.