GARA Euskal Herriko egunkaria

Xalamatika


B elodromoan jokatu zen lehen finalean kantatu zuten Egañak eta Peñagarikanok Negu Gorriak taldeak hilezkor bihurtu zuen «Batetikan korrozka». Umorea aske zebilen han, eta oroitzen dut txapeldun izan zen Lizasoren eta Egañaren zortziko txiki irrigarri hau ere. Parrandan zebilela Egañari betondoa belztu zioten, medikuarenera jo eta hark espezialistarengana igorri, nor eta Lizaso. Egaña hasi zen. «Parrandan irten nintzan neure borondatez / mesedean zela ta gertatu zen kaltez/gorputz haundia baina juiziorik batez / izorratutzen dezu konpontzeko partez». «Gehiegi edan eta zelebre jokatu / arrazoietan ez zan askorik nekatu / bi serbizio ditut ez leike ukatu / neronek min eman da neronek sendatu». «Begiko ubelduak egiten dit traba / lasai antxean ez det pasa gaurko gaba / gure xalamatika bukatuko bada / zure patrikatikan ordaindu pomada». «Gaur ere harro dator lotsarik ez du ta / alkoholaren indarrez hau aldrebestuta / ez zazu jarri saltsa ez jarri disputa / joan nahi ez badezu gaur biak beztuta». «Ni tabernan nengon da heldu zan haruntza / ukabila gogorra kristoren gorputza/ igurtzita konforme izan balitz hutsa / toki onean dago gaurko medikuntza!». «Petral petral egina arpegi ta moko / tentatu ninuen ta nola ez nun joko / lan pixka bat nahi nuen nik e gerorako / martxa honetan ez zait sekulan faltako». «Ederki astinduta begien onduan / gau osoa pasa det aldrebes moduan / juiziorik ez dago holako munduan / laster bukatu behar dezu juzgaduan». «Auzia bukatzeko horra nik aukera / hemendik sendatuta aterako zera / baina berriz nerekin ez sartu atzera / ta pozik hartuko du bajako papera».