GARA
1 FORMULA

Verstappen garaile eta Ferrari pozik Abu Dhabin

Verstappen, Abu Dhabiko Sari Nagusian.
Verstappen, Abu Dhabiko Sari Nagusian. (Karim SAHIB | AFP)

Max Verstappen gidari herbeheretarrak (Red Bull) -munduko txapeldun zena duela zenbait lasterketatik- sasoiko azken proba irabazi zuen atzo; Abu Dhabiko Sari Nagusia, alegia. Bere garaipenak ez zuen inongo misteriorik izan, baina bai Mundu Txapelketako txapeldunorde izateko borrokak. Eta horretan Charles Leclerc Ferrariko gidaria izan zen garaile. Monakokoak bigarren postua lortu zuen, geldialdi bakarra eginda, Sergio Perez (Red Bull) hirugarren utziz.