GARA Euskal Herriko egunkaria
SASKIBALOIA

Costello eta Coulibaly, jardunaldiko MVPak; zenbakien egiak eta gezurrak


Mark Twain idazleak sarri erabili ohi zuen esaldi hau baina, bere hitzetan, esaldia Benjamin Disraelena, XIX. mendean birritan Britainia Handiko lehen ministro izandako idazlearena ei da: «Hiru motatako gezurrak daude: gezurrak, gezur itzelak eta estatistikak».

Matt Costellok ACB Ligako Jokalari Baliotsuenaren Saria, MVP delakoa, eraman du, Saski Baskoniak UCAM Murtziari sekulako astindua eman ostean (102-73). 17. minutuan 20 puntu, 8 errebote, osturiko bi baloi eta beste bi asistentzia banatu zituen. Hommes, Kurucs eta Giedraitis ez ziren okerrago aritu, baina inor ere ez zen Costelloren 31ko balorazioa berdintzeko gai izan.

Emakumeen Endesa Ligan, IDK Euskotreneko Mariam Coulibalyrentzat izan da, nahiz eta donostiarrek Bartzelonaren kantxan 80-66 galdu.

Maria Españaren eta Coulibalyren artean 43 puntu lortu zituzten. IDK Euskotreneko gainerako 28 jaurtiketetatik 5 sartu zituzten soilik. Coulibalyk 19 puntu eta 16 errebote lortuta zuzendu zuen deskalabrua, baina onenak ere bakarrik ezin du irabazi, zenbakiak MVP izateraino puztu arren.