GARA Euskal Herriko egunkaria
EDITORIALA

Itsasoaren haserreak eragin ez duen tragedia


irurogei hdako. Tartean, haurrak. Gehiago izan litezke orain, dozenaka batzuek desagertuta jarraitzen baitute. Afganistan, Iran eta Pakistandik bizitza duin baten bila Europara hurbildu ziren 2dik gora lagun zeramatzan itsasontzi gainkargatua Italiako kostaldetik gertu hondoratu zen, lau eguneko itsasaldiaren ostean. Bizia arriskuan jarri beharrean daudenen tragedia ikaragarria, baina saihets zitekeena

Hala esan zuen atzo Mugarik Gabeko Medikuagobernuz kanpoko erakundeak, gizalegez onartezin eta ulertezina dela saihets zitezkeen tragediak gertatzea. Hala ere, ez dirudi Europar Batasuneko migrazio politikak diseinatzen dituztenek horiek saihesteko neurriak ezartzeko asmoa dutenik, ezta eginbehar hori egiten dutenen jarduna erraztekoa ereIzan ere, nazioarteko legeiak arriskuan dagoen edozein ontzi erreskatatzera behartzen ditu estatuak, eta oriek muzin egiten diote legria horri, baina haien ordez betebehar hori egiten duen ontzidi zibilak estatuek berek ezaritako oztopoak gainditu behar izaten ditu etengabe. Urrun joa gabe, joan den urtarrilean espediente bat ireki zion Aita Mari ontziari Valentziako Itsasoko Kapitaintzak. Halaber, Giorgia Meloniren Gobernuak erronka jodie GKEeiMediterraneoan erreskatatzen dituzten migratzailerik zaurgarrienak baino ez porturatzeko dekretuarekin. Italiako gobernuburuakdoluminak adierazi zituen atzo «pertsona-trafikoak trenkatu dituen biziengatik» bere eta EBren migrazio politikek errazten duten trafikoagatik, hain zuzen ere

Ezinezkoa omen da errefuxiatu oldeei aurre egitea. Ukrainako gerra hasi aurretik ere ezinezkoa zen, baina gerra piztu zenean, zorionez, milioika ukrainar hartu zituzten EBko herrialdeek. Jarrera txalogarria, inondik ere,haien herrialdeko bizi baldintza latzetatik ihesi datozenei abegi egitea, baina zergatik ez Afrika edo Asiako zenbait herrialdetatik datozenei? EBren begietan denak ez dira berdinak. Atzoko tragedia erraldoiaren eragilea, aurreko guztiena bezala, ez da itsasoaren haserrea pobretasuna, gerra eta elkartasunik eza baizik, abegiaren ordez topatzen duten jarrera bidegabea.