GARA Euskal Herriko egunkaria
KOPAKO FINALERDIETAKO LEHEN PARTIDA SADARREN
Entrevista
roberto martinez «TIKO»
Athletic eta Osasunako jokalari ohia

«Euskal Herri mailako final bat izango da eta derbi giroa igarriko da»

Taxoaren hezi zen futbolari gisa eta Osasunaren lehen taldearekin Bigarren Mailan jokatutakoa da. Athleticek fitxatu zuen gero eta han eman zuen bere kirol ibilbidearen zati handiena. Lezamako harrobian teknikari izan ostean, jokalarien ordezkari lanean dihardu gaur egun.

(Aritz LOIOLA | FOKU)

XXI. mende hasieran Athleticen ikurretako bat izan zen Roberto Martinez “Tiko” (Iruñea, 1976). Gol ikusgarriak lortu zituen areaz kanpoko jaurtiketa bortitzekin. “Tikotazo” famatuak. 2009an erretiroa hartu zuen bizkarreko minen ondorioz Eibarren utzita egon ostean. Taxoaren hazia, Lezaman lan egindakoa da eta gaur egun You First agentziarekin hainbat jokalariren ordezkari lanean ari da.

Zer nolako finalerdia espero duzu?

Partida politak eta derbi giroa izango dela uste dut. Euskal Herri mailako final bat bezalakoa izango dela iruditzen zait. Gero Madrilen edo Bartzelonaren aurka titulua irabazi ahal izatea beste kontu bat izango da eta nik uste bi taldeak pozik daudela zozketarekin.

Athleticen kontrako norgehiagokak ezberdin bizitzen dira Osasunako aldagelan?

Nik lagunarteko partida bat bakarrik jokatu nuen Athleticen kontra. Iruñean jokatu zen udako txapelketa bat -partida horren ostean utzita joan zen talde zuri-gorrira 1999an-. Halere, nabari da Athletic aurkari zuzena dela Osasunarentzat. Lehia berezia izaten da eta derbi giroa igartzen da. Oraingoan garrantzi handiagoa izango du, Kopako finalerdiak dira eta Osasuna aspalditik ez da iritsi kanporaketa honetara.

Nolakoa izaten da Athleticekin Sadarren jokatzea?

Gure garaian nahiko gogorra izaten zen; giroa bero egoten zela esan daiteke. Sekulako presioa sartzen zuten harmailetatik eta kluben arteko harremanetan zenbait liskar izan ziren, fitxaketen kontuarekin.

Zer dauka Nafarroak hainbeste jokalari ateratzeko?

Ikaragarria da dagoen biztanle kopuruarekin hainbeste futbolari goi mailan jokatzen ikustea. Nire ustez, izan daiteke barneratuta daukagula posible dela gora heltzea eta inork ez digula esaten ezinezkoa dela. Aldi berean, iruditzen zait erresilientzia handiko jokalariak izaten direla. Gauzak zenbat eta gogorrago jarri, orduan eta errendimendu hobea eman eta moldatzen dira.

Garrantzi handiagoa ematen diozu buruari eta mentalitateari, ezaugarri fisiko edo teknikoei baino?

Nik bizi izandakoaz hitz egin dezaket. Osasunaren bigarren taldean denboraldi pare bat egin nituen eta gogoratzen dudana da erraztasun gutxi genituela eta zailtasun asko izaten genituela beste taldeen aurka jokatzerakoan. Partida guztietan asko sufritzen genuen. Askotan egoten ginen baloirik gabe jokatzen eta horrela moldatzen ikasi genuen. Aurkariak gu baino askoz hobeak zirela iruditzen zitzaidan. Hala ere, gai izaten ginen haien kontra lehiatzeko eta emaitzak lortzeko. Gainera, ikusten genuen aukera gehiago geneuzkala lehen taldera iristeko.

Bittor Alkizarekin harreman ona daukazu; zein iritzi duzu Jagoba Arrasaterekin batera egiten ari den lanaz?

Batera jokatzen hasi ginenetik Bittor Alkiza anaia bat bezalakoa izan da eta lagun mina da. Jagoba Arrasate eta bera sekulako oparia dira Osasunarentzat. Batez ere, badakitelako nondik datozen, zer nahi duten eta epe labur, ertain eta luzera begiratzen dutelako. Nik uste Osasunaren entrenatzaile batek harrobiko lana ondo ezagutu behar duela. Apustu garrantzitsua egiten ari dira eta asmatu dute Taxoaren dauden arduradunekin.

Teknikari lanean Lezaman aritutakoa zara. Nola ikusten duzu Athleticen egoera?

Athleticek sekulako lana egiten du betidanik, ez da azken urteetako kontua. Erreferentzia bat da mundu mailan. Hauteskundeekin aldaketak etortzen dira eta ezberdintasunak egoten dira, baina igartzen da hari bat dagoela. Zerbait alda daiteke, baina emaitzak antzekoak dira eta goraipatu beharra dago urteetan egindako lana.

Valverde ondo ezagutzen duzu, berarekin izan baitzinen Athleticen eman zuen lehen sasoian. Zer nabarmenduko zenuke bere entrenatzaile lanaz?

Bere ezaugarri nagusia da aparteko abilezia daukala testuinguru bat sortzen jokalariak jokoaz goza dezan eta, aldi berean, zorroztasuna eskatzeko. Estu hartzen ditu futbolariak eta maila altua ematea eskatzen die joko zein kontzentrazio aldetik. Ez du egiten zarataka edo aginduak emanez, jokalarien esku uzten du eta taldekide guztiak inplikatzea lortzen du. Azkenean hogeita bost lagun daude aldagela batean eta bakoitzak bere arazoak ditu. Aldagela barruan edo zelaian arazoren bat sortzen denean azkar aurkitzen ditu konponbideak edo segituan mozten du. Oso argia da eta hartzen dituen erabaki gehienetan asmatzen du, nondik egiten ari zaizkizun min egiten azalduz. Partidan zehar soluzioak eskaintzen dizkizu eta horrela jokalariak sinestea lortzen du.

Bera etorri aurreko garaiekin konparatuta, aldaketarik nabaritzen duzu?

Esango nuke gurekin egon zen denboraldi horiek gogora ekartzen ari zaidala. Talde ausarta ginen eta partida irekiak izaten ziren. Entrenatzaileei ez zaie gustatzen arrisku gehiegi hartzea, baina Athleticek goi mailako defentsak dauzka eta aukera ematen dio aurreratuta jokatzeko. Lehiak irabazten dituzten jokalariak dira eta horrela aurkaria atzean sartu eta bere zelaian jokatzera behartu dezakezu.

Oihan Sancetekin gertatzen ari den bezala, zuk ere postu ezberdinetan jokatu zenuen izandako entrenatzailearen arabera. Uste duzu posizio konkretu batean ez jokatzeak jokalaria nahas dezakeela?

Oihan Sancetek jokoa eta fisikoa dauka «zortzi» bezala jokatzeko. Aldi berean, «hamar» moduan aritzeko dohainak ere badauzka, azken metroetan oso erabakigarria izan daitekeelako. Nik zelai erdian jokatzen nuenean atzerago egoten nintzen eta ezberdintasun handiagoa zegoen aurrelarien atzetik aritzean. Nik uste Sancetek gaitasuna daukala zelai erdiko bigarren altuera horretan mugitzeko, nahiz eta ahalegin fisiko handiagoa eskatzen dion. Ondo moldatu dela iruditzen zait. Hasieran kosta egin zitzaion lehietan gailentzea eta defentsa arloan zorrotzagoa izatea. Baina erritmo horretan jokatzera egokitzen ari da eta 90 minutuak jokatzera ohitzen.

Bere entrenatzailea izan zinen; nabaritzen zen dohain bereziak zituela Lehen Mailara heltzeko?

Bai, Oihan Sanceti txikitatik igartzen zitzaion goi mailako jokalaria izango zela eta zelaian protagonista izatea gustatzen zaiola. Nire garaiko Zidane gogorarazten dit, baloiaren gainean nola egiten zuen dantza... Altuera handiko jokalaria da, ezker zein eskuinarekin ondo moldatzen dena, bere hanka luzeekin baloia oso ondo babesten du eta erraztasun handiarekin baloia aurrerantz eramateko gaitasuna dauka.

Arrasate pide saber jugar con «cabeza fría y corazón caliente»

El entrenador de Osasuna dejó claro en la previa que el objetivo de su equipo es ganar el partido de ida en El Sadar y aprovechar el impulso de la grada. Se han agotado las entradas y Jagoba Arrasate decía que la afición rojilla va a jugar «de titular». Puso en valor el ambiente de ilusión que percibe en la calle y entre los jugadores y comentaba que deberán acertar a jugar «con la cabeza fría» y «el corazón caliente» sin olvidar que habrá un partido de vuelta. El Athletic tiene más experiencia al disputar cuatro semifinales consecutivas en el torneo de Copa, pero Arrasate recalcaba que Osasuna cuenta con la ilusión y dispone de argumentos para poder pasar a la final. La victoria conseguida en Sevilla también ha servido para encarar con mejores ánimos el choque. Asimismo, señalaba que esta semifinal es una buena oportunidad para demostrar cómo es un derbi vasco y evitó entrar en rivalidades sobre canteras. Por otro lado, Rubén García se ha recuperado y entra en la convocatoria al igual que Nacho Vidal. La única baja es la de Rubén Peña. M.A.

Nico Williams e Iñigo entran en la convocatoria

El Athletic buscará resarcirse en la Copa de la última derrota en Liga. Valverde incidió en que se trata de otra competición y que afrontan la eliminatoria con la misma ilusión que Osasuna. El técnico no cree que haya favoritos, ya que son dos equipos con un nivel parejo y que comparten similitudes en el juego. Según comentó, le gusta mucho el «espíritu» que transmite Osasuna y su entrenador y que «juegue quien juegue» aprietan al rival desde el primer al último minuto. Valverde insistió en que el Athletic no firma un empate de antemano y que su idea es salir a ganar. «No podemos especular con el resultado pensando en la vuelta», manifestó. El entrenador recalcaba que «es una gran oportunidad» para ambos equipos y aseguraba que el Athletic haya disputado más semifinales que Osasuna en los últimos años «no quiere decir nada». «La estadística se escribe en el presente», dijo. Debido a la plaga de lesiones que arrastra el conjunto rojiblanco, los canteranos Malcom Adu Ares y el portero Ibon Ispizua forman parte de la expedición rojiblanca. Asimismo, Nico Williams e Iñigo Martínez se han recuperado y son las principales novedades de la convocatoria junto a Raúl García y Yeray, que acabaron tocados el partido ante el Girona. M.A.