GARA Euskal Herriko egunkaria
WOMEN WINTER SERIES TXAPELKETAKO FINALA

Mugartegi-Lejardirentzat txapela, zesta-puntarentzat garaipen handia

Bikote markinarrak irabazi du Women Winter Series txapelketaren lehen edizioa. Emozio handiko finala jokatu dute Ortiz de Mendibil eta Aldazabalen aurka, eta, bi jokoak erabat parekatuta egon ziren arren, azkenerako urdinen alde jausi zen garaipena. Dena dela, zesta-punta izan da garaile nagusia.

Irudi nagusian, Mugartegi-Lejardi txapelarekin; alboan, goian, giro aparta Ezkurdin eta behean, finaleko jokaldi bat. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)

Finalek askotan ikusgarritasunetik gutxi izaten dute. Ziurtatzera botatako pilota asko, beldurra, urduritasuna... Women Winter Series txapelketak aurreneko finala zuen atzo eta emozioak pil-pilean sumatzen ziren ordu batzuk lehenagotik. Irabazi bai, baina batez ere partida ona jokatu nahi zuten lau puntistek, Ezkurdi pilotalekuan batu ziren 650 pertsonak zur eta lur uztearren. Baita lortu ere! Azken unera arte ez ziren erabaki bi jokoak, erabateko parekotasuna bizi izan zen eta tamalez finala akats batek erabaki bazuen ere, letra larriz esan daiteke sekulako partida izan zela. Erika Mugartegik eta Arai Lejardik, txapelketako bikote gazteenak, jantzi du historiako aurreneko txapela, baina zesta-puntak eraman du garaipenik handiena.

Maialen Aldazabal atzelariak ezin izan zuen eraman Erika Mugartegiren azken pilotakada, bigarren jokoa 14-14ko markagailuarekin zegoela. Atzelari bizkaitarrak sekulako defentsa erakutsi zuen partida osoan zehar, baina pilotak ez zion itzuli dema osoan eginiko esfortzua. Eta horregatik, agian, lastima izan zen modu horretan bukatzea partida, jendea gehiagoren gosez baitzegoen.

Eta ez da gutxiagorako. Finalak osagai guztiak izan zituen: Aldazabalen defentsa, Lejardiren segurtasuna, Ortiz de Mendibilen oldarkortasuna, Mugartegiren abilezia... Denak aurrez aurre, eta dena parez pare. Lehen jokoa ez zen hautsi azken txanpara arte, urdinek 12-12koaren ostean 0-3ko partzial bat ezarrita. Hor ere, aurrelari gasteiztarra, oso ausart, jokoan sartzen saiatu zen, Aldazabali atsedena eman nahian, baina ez zuen asmatu pilota jasotzeko orduan. Urdinek krisi moduko bat izan zuten aurrerago; ohikoa ez den legez, Mugartegik bost galdutako pilatu zituen lehen set-ean. 8-7rekin aurreratu ziren aurrenekoz gorriak eta 10-8ko abantaila ere lortu zuten. Baina markinarrek, gazteak izanik ere, amorru eta lehiakortasuna garatuta daukatela erakutsi zuten eta, hala, abileziak lagunduta, noski, markagailua irauli eta 12-15 gailendu ziren.

Azken tantoraino berdinduta

«Piloteoan garaiezinak dira», zioen Aldazabalek finalaren atarian. Duela 9 urte hasi ziren zesta-puntan eta ordutik elkarrekin lehiatu dira Mugartegi eta Lejardi. Bikain elkar ulertzen dutela agerian geratu zen finalerdian eta hor min ematen saiatu ziren Ortiz de Mendibil eta berriatuarra. Lortu zuten tarteka, eta bazirudien bigarren jokoan gakoa topatu zutela. 3-4 galtzen hasi ziren baina, 4-0eko partzialarekin, 7-4 aurretik jarri zen bikote beteranoena. 5-4 aurretik jartzeko Aldazabalek sekulako defentsa erakutsi zuen, harmailetako jendea zutitzeraino. 7-4koa egiteko, aurrelari gasteiztarrak hiru pilota eraman zituen errebotetik, tantoa aldekoa izateraino. Gorriak asmatzen ari zirela zirudienean, baina, bi huts egin eta partida berriro ere gori-gorian jarri zen: 8-7.

Ortiz de Mendibilek erantzun aparta eman zuen berriro ere aldeak handitzeko -munduko txapelduna izatearen motxila ondo kudeatu zuen-, baina aurrean oraindik ere zeresan handia emango duen bikotea zeukan, sekulako segurtasuna daukana piloteoan eta, gainera, ausarta izan behar denean ere asmatzen dakiena.

Bigarren jokoan behin berdinketa lortuta (10-10), tentsioa areagotzen hasi zen. Harmailetan pilotakada bakoitza txalotzen zen; ez zuten partida amaitzerik nahi. 11-12koan Mugartegik bien artera bota zuen pilota, argitasun osoz; 13-13koan Aldazabalek defentsa ona egin eta asmo handiz, ezker paretara bota zuen pilota, Lejardiri gauzak zailtzeko asmoz. Huts gutxi egin zituen atzelari markinarrak (6 partida osoan zehar, hiruna joko bakoitzean), 13tik ere eraman zituen pilota gaiztoak, baina ezin izan zuen saihestu 13-13ko berdinketa. Gorriek egin zuten lehendabizi 14. tantoa, baina partida hirugarren jokora bidean zegoenean Aldazabalek gora bota zuen -«ze lastima!», entzun zen harmailetan- eta azken tanto erabakigarrian berriatuarrak ezin izan zuen eraman Mugartegiren pilota.

Mugarria

Ezkurdi pilotalekuak emandako erantzuna, pilotarien maila lau haizeetara zabaldu izana... Lehen edizio hau mugarria izango da datorrenerako. «Ongi egin beharraren» presioa ederki kudeatu zuten pilotari guztiek, ikuskizun aparta eskainiz, maila badutela erakutsi eta sinetsiz gero etorkizuna badagoela ziurtatuz. Mugartegi eta Lejardi dira lehen txapeldunak, 14 eta 15 urterekin. Etorkizuna egon badago; orain, apustu egiteko garaia da.

Aritz Erkiaga, campeón del Individual

Además de la primera edición del Women Winter Series, después de cada partido de las féminas se ha disputado el campeonato individual masculino en el que la txapela ha ido a parar a Aritz Erkiaga tras ganar la final en dos sets frente al gernikarra Barandika. La final, muy reñida también, cayó del lado del delantero de Ispaster después de una gran remontada en el segundo set. En el primero, fue Barandika quien estuvo a punto de remontar después de ir perdiendo por 1-8.

Sin embargo, el de Ispaster, con una gran dejada efectuada con delicadeza, se llevó el primer set (14-15).

Barandika, subcampeón en la última edición del Winter Series junto a Lekerika, comenzó imponente en el segundo «joko», pero poco a poco Erkiaga se fue acercando en el marcador, hasta conseguir voltearlo (12-15). El de Ispaster, demostrando su valía, ha vuelto a mostrar el nivel del año pasado y se ha podido quitar la espina de la última edición del Winter Series, en el que no pudo alcanzar la final. Esta nueva txapela -a pesar de ser en un campeonato menor- devuelve al de Ispaster a la primera línea. Barandika, por su parte, vuelve a sumar otro subcampeonato en este año 2023.

Con la celebración de este campeonato individual, los organizadores han querido buscar un incentivo para acercar la cesta punta femenina al público en general, para así demostrar el gran nivel que tienen. Además de los finalistas Erkiaga y Barandika, Imanol López y Johan Sorozabal han completado el cartel del Individual. A.U.A.