GARA
GENEVA

NBEren batzorde batek gerra krimenak egotzi dizkio Errusiari

Nazio Batuen batzorde batek egindako txostenak Ukrainan «gerrako krimenak» izan daitezkeen seinale ugari jaso ditu, hilketak, exekuzio sumarioak, torturak eta tratu ankerrak, bortxaketak eta nahitaezko deportazioak barne. Ikerketak Errusiako indarrei eta agintariei egotzi dizkie kasu gehienak, Ukrainakoen «kasu gutxi batzuk» ere jasotzen dituen arren. Nazioarteko Zigor Epaitegiak auzia ireki dezakeela uste du.

Gizon bat zigarro bat erretzen, ur horniketa itxaroten duen bitartean Txasiv Yar hiriahn, Bakhmutetik gertu.
Gizon bat zigarro bat erretzen, ur horniketa itxaroten duen bitartean Txasiv Yar hiriahn, Bakhmutetik gertu. (Aris MESSINIS | AFP)

Nazio Batuetako batzorde batek atzo adierazi zuenez, ebidentzia nahikoa du Errusiako indarrek Ukrainako hainbat eskualdetan ez ezik Errusian bertan ere gerra krimenak egin dituztela adierazteko, sexu indarkeria eta haurren deportazioa barne.

Haren ondorioen arabera, Errusiako indarrek gizateriaren aurkako krimenak egin dituzte azpiegitura energetikoen aurkako eraso oldean, eta baita arduradun politikoek ere, torturaren erabilera baimendurik. «Zibilen bizitzarekiko mespretxu basatia» izan dela nabarmendu zuten.

«Batzordeak ondorioztatu du Errusiako indarrek arma lehergarriekin erasoak egin dituztela populatutako alderdietan, sufrimenduaren eta zibilei egindako kaltearen gutxiespenez», dio datorren astean NBEko Giza Eskubideen Kontseiluari aurkeztuko dion txostenak. Agiri horren arabera, gatazkan zerikusirik ez zuten zibilen aurkako atxiloketak eta hilketak ugaritu egin ziren indar errusiarrek Ukrainan aurrera egin ahala.

Gainera, atxilotuek tratu txarrak jaso zituzten, eta maiz torturak, «ukraineraz hitz egitea» edo «errusiar ereserkia ez gogoratzea» bezalako arrazoi hutsengatik. Eta sarekadetan soldaduek indarkeria sexuala edo haren mehatxua erabiltzen zutela gaineratzen du batzordeak.

Halaber, Errusiak haur asko erbesteratu egin dituela aditzera eman zuten lekukoek.

NBEren batzordeak dioenez, Nazioarteko Zigor Epaitegiak auzia ireki dezake, baina, momentuz, ez du arduradunen izenik aipatu. Norvegiako Erik Mose, Bosniako Jasminka Dzumhur eta Kolonbiako Pablo de Greiffek egin dute agiria. Zortzi aldiz egon ziren Ukrainan eta 600 pertsona ingururekin mintzatu ziren.

Ukrainako indarrek egindako giza eskubideen urraketak ere ikertu dituzte, baina «kasu gutxi batzuk besterik» ez dituzte aurkitu. Bereziki gerra krimenak izan daitezkeen bi kasu jaso dituzte, soldadu errusiarrak torturatu eta tirokatu zituztelako.

Kiev sostiene que la ofensiva rusa en el Donbass, incluida Bajmut, está bajando el ritmo

Kiev observa una disminución en el ritmo de la ofensiva rusa en todo el frente, especialmente en la región oriental de Lugansk, pero también en torno a la devastada ciudad de Bajmut, en Donetsk. Después de semanas de brutales combates en esta ciudad, con miles de muertos en ambos bandos, el portavoz militar ucraniano, Oleksiy Dmytrashkivskyi, afirmó que hace una semana había entre 90 y 100 intentos diarios de asalto por parte de Rusia, mientras que ahora no superan los 29, lo que atribuyó a las bajas rusas y a la pérdida de equipamiento militar. También desde EEUU, el Instituto para el Estudio de la Guerra opinó que es probable que «la ofensiva rusa en la región de Lugansk esté cerca de haber terminado, si es que aún no lo ha hecho ya». El líder del oblast de Donetsk, Denis Pushilin, admitió que «la situación en Bajmut sigue siendo compleja, difícil», y que no hay indicios de que las fuerzas ucranianas tengan intención de retirarse. Subrayó que la única carretera que pueden utilizar los ucranianos para llegar a Bajmut se encuentra bajo el fuego del grupo Wagner, y que los últimos movimientos ucranianos no impiden el avance ruso. Kiev ha reforzado en los últimos días la defensa de la ciudad, a pesar de que las fuerzas rusas siguen estrechando el cerco. Unos 3.000 residentes, entre ellos 33 niños, permanecen en la devastada urbe y se niegan rotundamente a ser evacuados, según las autoridades ucranianas, que, ante esta negativa, han ordenado una evacuación obligatoria de los menores en Bajmut y en toda la línea del frente. GARA