GARA
BRASILIA

Lula haserre, Zelenski ez zelako berarekin batu G7koen goi-bileran

Lula da Silva Brasilgo presidentea haserre agertu da, Volodimir Zelenskik kale egin zuelako G7koen goi-bileran elkarrekin zuten hitzordura. Oraingoz ez du bi aldeetako bat ere prest ikusten bakeaz hitz egiteko. Bitartean, ekimen afrikarraren bultzatzaileak Moskura eta Kievera joango dira, eta Danimarka prest agertu da goi-bilera bat hartzeko.

Bakhmuteko eraikin bat suntsituta, Armada ukrainarraren argazki batean.
Bakhmuteko eraikin bat suntsituta, Armada ukrainarraren argazki batean. (AFP)

Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak atzo ziurtatu zuenez, ez zen Volodimir Zelenskirekin bildu G7koen goi-bileran, Japonian, Ukrainako presidentea ez zelako agertu elkarrekin zuten hitzordura.

Zehaztu zuenez, Ukrainako agintariaren zain zegoen bitartean, Vietnamgo lehen ministro Ph-m Minh Chinhekin zuen bilera aurreratu zuen, baina ordubeteko hitzordu hori amaitzerako ere ez omen zen agertu Zelenski. «Haserre» dagoela onartu du Lulak, baina gertatutakoari garrantzia kendu nahi izan dio, orain ezin izan bada, «beste batean» bilduko direla gaineratuta.

Joan den igandean Lularekin bildu ez izana bere agenda beteari egotzi zion Zelenskik, eta atsekabetuta ote zegoen galdetu ziotenean, «uste dut bera [Lula] dagoela desengainatuta» erantzun zuen Ukrainako presidenteak.

Agintari brasildarrak berretsi egin zuen Errusiak Ukrainako lurraldea inbaditu izana gaitzesten duela, eta Moskuren eta Kieven arteko bakeaz hitz egin beharra dagoela aldarrikatu zuen, baina une honetan bietako inor horretarako prest ez egotea deitoratu zuen.

«Oraingoz, biek uste dute gerra irabaziko dutela. (...) Putin eta Zelenski ez daude bakean pentsatzen. Eta bake eztabaidarik ez badago, gerra oso luzea izan daiteke», ohartarazi zuen.

Gerran parte hartzen ez duten Hegoaldeko herrialdeek, besteak beste, Brasilek, Indiak, Indonesiak eta Txinak, «bakea nahi» dutela adierazi zuen, baina gogoraraziz borrokalariek bakarrik dutela bitartekariak aukeratzeko ahalmena.

«Ni ez naiz bitartekari izateko borrokan ari. Bitartekaria bi aldeekin bat datorren norbait izan behar da».

HEGOAFRIKA ETA DANIMARKA

Bitartean, Hegoafrikako Presidentetza ministro Khumbudzo Ntshavheni gaur iritsiko da Moskura, urtero biltzen den Goi Funtzionarioen Nazioarteko Bilerara. Egonaldi hori baliatuko du Cyril Ramaphosa Hegoafrikako presidenteak aurkeztu berri duen Lider Afrikarren Bake Misioari buruz iragarritako ekimena aurkezteko. Ramaphosa eta Afrikako beste bost estatuburu -Zambia, Senegal, Kongoko Errepublika, Uganda eta Egipto- ekainean joango dira Moskura eta Kievera su-etena bultzatzera.

Europan, Danimarka prest agertu da uztailean Ukrainan bakea bultzatzeko balizko goi-bilera bat hartzeko.

Zelenski ere, Liga Arabiarrean eta G7an parte hartu ondoren, Pretoriak bultzatutako ekimenaren harrera prestatzen ari da. Ukrainak Danimarkako bileran Moskuk herri horiengan duen eraginaren monopolioa apurtu nahi du eta, bide batez, bere «bakearen aldeko» proposamenarekin bat egin dezatela ahalik eta buru afrikar gehienek. Zelenskik erakutsi nahi du, Txinaren, Brasilen, herri afrikarren eta Vatikanoaren bakearen aldeko ekimenekiko interes gutxi erakutsi duen arren, ez diela besterik gabe uko egiten.



Alerta rusa por la incursión de milicias de saboteadores

Las autoridades rusas impusieron el régimen «antiterrorista» en la región de Belgorod, limítrofe con Ucrania, tras la incursión de grupos de saboteadores enemigos. Entre otras medidas, se suspenderán las actividades industriales que requieran el uso de explosivos y sustancias radiactivas, químicas y biológicas. Moscú los identificó como miembros del Ejército de Ucrania y señaló que dos personas resultaron heridas por una explosión. Para el Kremlin, el objetivo de las acciones «es distraer la atención del frente de Bajmut y minimizar el efecto político de la pérdida» de la ciudad. Sin embargo, Kiev se desvinculó de los ataques, que atribuye a dos grupos rusos que combaten contra el Kremlin. Por otro lado, las autoridades de Donetsk han comenzado el proceso de desminado de Bajmut, aunque Kiev sostiene que aún mantiene una «pequeña» presencia en la ciudad. GARA