GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Klima aldaketa, negozioa egiteko aitzakia


Munduko Bankuak sustatutako Innovate4climate goi-bilera hasi zen atzo BECen. Bilkurak sektore publiko eta pribatuak bildu ditu «finantza, merkatu, politika eta teknologia arloetako irtenbide klimatiko berritzaileenak erakusteko». Helburuetako bat «inbertitzaile, bezero eta bazkide berriak identifikatzea» da; hau da, negozioa elikatzen jarraitzea. Euskal Herriko Eskubideen Kartak, EH Kapitalari Plantok eta Jauzi Ekosozialak protesta burutu zuten eta gaurko beste bat deitu dute: 19.30ean, Bilboko Plaza Eliptikotik.