GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lizartzan ospatuko da Eskola Txikien Jaia


“Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik” aldarrikatzen dute Gipuzkoako 27 eskola txikiek. Horietako bat da Lizartzakoa. 66 haur ikasten ari dira 14 irakaslerekin, adinak nahasiz, proiektuka eta inguruneari lotuta. Han ospatuko da igande honetan Eskola Txikien Jaia. Egun osoko festa prestatu dute, elkartu eta gustura egoteko. Eskola txikiak bildu eta elkarrekin egun eder bat igarotzea da asmoa, baita auzo eta herriak bizirik mantentzeko proiektu hauek duten garrantzia nabarmentzea ere.