GARA Euskal Herriko egunkaria

Blinken Txinarekin harremana baretzen saiatuko da Pekinen

AEBko Estatu idazkariak Txinako homologoari eskatu dio Pekinek «komunikazio lerroak irekita» manten ditzala. Qin Gangek, ordea, bere herrialdearen barne-kontuetan ez sartzeko exijitu dio.

Antony Blinken eta Qin Gang, AEBko eta Txinako Atzerri Arazoetarako arduradunak. (Noel CELIS | AFP)

Bi potentzien arteko harremanetan tentsio handia dago hainbat auzi direla-eta: AEBen eta Taiwanen arteko loturak, teknologia lehia, merkataritza eta Pekinen aldarrikapenak Hego Txinako itsasoan. Horren guztiaren atzean munduan hegemonia lortzeko lehia dago.

Antony Blinken Pekinen izango da asteburuan AEBen eta Txinaren arteko harremanak baretzea helburu omen duten bileretan. Otsailean joatekoa zen, baina bertan behera utzi zuen bidaia, globo txinatar bat AEBetako aire eremuan atzeman ondoren.

Atzo telefonoz izan zuten elkarrizketan Qin Gang Txinako Atzerri ministroak «erantzukizuna norena den argi» duela esan zion Blinkeni eta Taiwanen auzian bere posizioa irmoa dela gogorarazi zien AEBei, atzerriko herrialdeen eta Taiwanen arteko lotura ofizialak bultzatzen dituztela leporatuz.

Iazko abuztuan Nancy Pelosi orduko Ordezkarien Ganberako presidenteak uhartea bisitatuz Pekin haserrearazi zuen. «Qin Gangek azpimarratu du AEBek gure kezkak errespetatu behar dituztela, Txinako barne-arazoetan sartzeari utzi behar diotela eta, lehiaren izenean, Txinaren subiranotasuna, segurtasuna eta garapen-interesak urratzeari utzi behar diotela», esan zuen Kanpo Arazoetarako Ministerioak.

Antony Blinkenek, bestalde, «AEBen eta Txinaren arteko harremanak arduraz kudeatzeko komunikazio lerroak irekita mantendu behar» direla aipatu du, «kalkulu akatsak eta gatazkak saihesteko», Matthew Miller Estatu Departamentuko bozeramaileak adierazi duenez.

Blinken igandean iritsiko da, antza, Pekinera. Joan den azaroan, Joe Biden Etxe Zurira iritsi zenetik lehen aldiz, AEBetako presidentea eta Xi Jinping Txinako homologoa Indonesiako Balin bildu ziren G20koen goi-bilera aprobetxatuz. Hainbat auzitan lankidetza sustatzeko konpromisoa hartu zuten bi agintariek. Bi potentzien arteko harremanak gaiztotu egin ziren otsailean, txinatar globo batek AEBko lurraldea gainditu ondoren.

Washingtonek, espioitza lanak egiten zituela salatu, eta azkenean suntsitu egin zuen. Pekinek, berriz, instalazio meteorologiko bat zela ziurtatu zuen, bere ibilbidetik desbideratu zena.



«Taiwán es solo un peón para EEUU»

La portavoz de la Oficina de Asuntos de Taiwán del Gobierno chino, Zhu Fenglian, sostuvo ayer que Estados Unidos estaría dispuesto en cualquier momento a dejar Taiwán a su suerte y consideró que el país norteamericano solo utiliza a la isla como «un peón para contener a China».

Zhu replicó así a la publicación, por parte de medios extranjeros, de la existencia de un supuesto plan estadounidense para evacuar a sus ciudadanos de ese territorio autogobernado, que dejaría clara esa utilización. También reprochó que a «ciertos políticos estadounidenses se les llene la boca hablando de promover la paz y estabilidad en el Estrecho de Taiwán», a la vez que «provocan vendiendo armas continuamente» a la isla.

La funcionaria exhortó a los «compatriotas de Taiwán» a discernir si EEUU está apoyándoles o dañándoles, así como a evaluar si el gobernante Partido Democrático Progresista «está actuando como un guardián o lo está haciendo en detrimento» del territorio. GARA