Marisol RAMIREZ FOKU
BEGIRADA

Kontzientziak piztu, gauzak aldatzeko

Ekologistak Martxan-ek “Bandera Beltzak 2023” txostena atera du, itsasertzeko kutsadura eta ingurumen kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko. «Kudeaketa txarragatik», Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko proiektuak eta Kontxako badiak jaso dute bandera. Petronor, «kutsaduragatik», eta Mutriku, dikea handitzeko lanengatik, ere izan dira «sarituak». Urtero, txostenarekin, talde ekologistak gero eta hauskorragoa den ingurumenaren esparruan ditugun oinarrizko erronkak gogorarazten dizkigu. Ezinbestekoa da neurriak hartzea.