AZKENA ROCK FESTIVAL

Lehen orduetako giro lasaia gaueko iluntasun eta taldeekin lehertu da

 Pasadena.
Pasadena. (Raul BOGAJO | FOKU)

Bones of Minervak indarrez ekin zion atzoko egitarauari, Pasadenak bere bi diskoen doinuekin bertaratutakoei harrera goxoa egiten zien bitartean. The Cordovas, S8nt Elektric eta The Guapos taldeek dotore eutsi zioten arratsaldeari, harik eta The Pretenders, Calexico eta Incubusek gaua lehertu zuten arte. Zaleak zain-zain ziren.