GARA Euskal Herriko egunkaria
GIPUZKOA ETA ARABAKO AHALDUN NAGUSIEN AUKERAKETA

PPren botoak Eider Mendozaren aldera etzan du aginte-makila

Boto bakarreko aldeak eraman du Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusi izatera; hain zuzen, PPren boto erabakigarriak. Eskuindarren babesa baliatzeagatik, kritika egin zien oposizioak eta, bueltan, «trumpista» esan zieten jeltzaleek.

Eider Mendoza, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izendatu berritan. (Gotzon ARANBURU | FOKU)

Espero zena pasatu zen atzo, baina ez espero zen moduan. Gipuzkoako Batzar Nagusiek datozen lau urteetarako ahaldun nagusia aukeratzeko lana zuten eta berdinketa batekin amaitu zen lehenengo bozketa: 24na boto Eider Mendoza eta Maddalen Iriarterentzat, PPko hiru ordezkariek abstentzioa eman ostean.

Berdinketak eskatzen duen bigarren bozketan, baina, alderdi eskuindarreko batzarkideen aldeko botoa jaso zuen hautagai jeltzaleak eta, hala, soilik boto bateko aldearekin -PPren boto horrek sortutako aldearekin-, Mendoza izendatu zuten batzarkideek Gipuzkoako ahaldun nagusi.

EAJko 17 batzarkideen, PSEko 7en eta PPko baten botoak, 25 guztira, jaso zituen EAJ eta PSEk koalizioan aurkeztutako hautagaitzak. Maddalen Iriartek bere koalizioko batzarkideen botoak (22) eta Elkarrekin Podemos taldekoenak jaso zituen (2), 24 guztira. Bi abstentzio izan ziren, itxura guztien arabera, PPrenak.

Lehenengo aldiz, emakume batek gidatuko du Gipuzkoako Aldundia eta, aginte-makila eskuratu orduko, horixe bera nabarmendu zuen Mendozak: «Historian lehen aldiz, Gipuzkoan emakume bat izango da buru. Politikagintzako emakumeen lana goratu nahi dut eta argi izan emakume horien guztien ispiluari begiratzen diodala». Hitzeman zuen arlo guztietan «gogor lan egiteko prest» dagoela, «gizarte berdinzaleago bat ehuntzea helburu». Eta eskaera batekin amaitu zuen ahaldun nagusi gisa izan zituen lehenengo hitzak: «Gustatuko litzaidake legealdi hau erantzunkidetasunaren legealdia izatea».

PPren palanka

Jakina zen Alderdi Popularrak zuela Foru Gobernu berria aukeratzeko giltza eta Mendozaren alde emango zuela botoa. Halere, Mikel Lezamak, PPren izenean, ez zuen bere alderdiaren botoaren inguruko aurrerapenik egin azken unera arte eta zalantzak piztu zituen osoko bilkuran. «Zuen baturak ez du ematen», ohartarazi zien EAJ eta PSEko ordezkariei. Are gehiago, esan zuen, bere alderdikide batzuk ez bezala, bera ez zegoela ados EAJ eta PSEri babesa «dohainik» ematearekin. «Batez ere, ez dutenean merezi», bota zuen. Agian horregatik, jeltzale eta sozialistei zuzendutako abisu modura, erabaki zuen bigarren bozketara arte itxarotea Mendozaren agintea berresteko.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor kritikatu zuten EAJ eta PSEk osatutako koalizioak PPren makulua erabiltzea «aulki-jokoan» oinarritzen duten politikarekin jarraitzeko, Elkarrekin Podemoseko Miren Echevesteren hitzetan. Aldarrikatu zuen herritarrek maiatzaren 28ko bozetan aukeratu zutenaren inguruko hausnarketa «zintzoa» egin behar dela eta, horrekin lotuta, galdera bota zien PSEko kideei: «Zintzoak zarete ezkerreko politiken alde botoa eman zuten herritarrekin?» PSEk «amore eman du», esan zuen, iritzita PPren babesa hartzearekin ezkerreko politikak egiteari «uko» egin diola. «Ukatzen duzuen arren, hiruko alderdi ultrakontserbadoare baten aurrean gaude», aurpegiratu zien EAJ eta PSEri.

EH Bilduko Esti Elduaienek azpimarratu zuen EAJk PPrekin akordioa «negoziatu» duela, eta hori ukatzeaz arduratu zen Leixuri Arrizabalaga batzarkide jeltzalea. Onartu zuen PPk izango zuela Gobernua osatzeko giltza, baina hori Alderdi Popularraren «erabaki propioa» dela esan zuen eta gaitzetsi zuen EH Bilduk «okerreko errelato bat sortu duela EAJri zilegitasuna kentzeko».

Elduaienek erantzun zion ez hartzeko gipuzkoarrak «tontotzat», esanez akordioak dituztela PPrekin eta hala ikusi dela Durango, Bastida eta Gasteizko udal gobernuak osatu dituztenean. «Inoizko PP muturrekoenaren esku utziko duzue gobernagarritasunaren giltza», ohartarazi zion EAJri.

Jose Ignacio Asensio PSEko ordezkariak, bestetik, «desberdinen arteko akordioak» defendatu zituen eta esan, ez dituela «ulertzen» akordio horien kontrako jarrerak. Jarrera horiek «trumpista»-tzat jo zituen, halaber, Arrizabalaga batzarkideak.

Bi eredu

Osoko bilkura Mendoza eta Iriarteren hitzaldiek hasi zuten, eta Gipuzkoa gobernatzeko dituzten proposamenak aletu zituzten. Mendozak EAJk eta PSEk adostutako hamahiru lan-lerro aurkeztu zituen; besteak beste, industriarekin, trantsizio energetikoarekin eta berdintasunarekin zerikusia dutenak. Baina zaintza sistemari dagokionarekin hasi zen eta gai honek erakutsi zuen garbien bi eredu politikoen arteko talka. Markel Olanok gidatu duen Foru Gobernuak egindakoa laudatu zuen Mendozak, esanez Adinberri programarekin segituko duela, hamaika egoitza berri eraikiz eta 300 plaza berri eskainiz, gainera.

Maddalen Iriartek, berriz, kritika egin zion EAJ-PSE bikoari eta Mendozaren diskurtsoari, esanez egungo eredua laudatu eta soilik «aldaketa txikiak» proposatzea jarrera «kontserbadorea» dela. Bestelako eraldaketa proposatu zuen berak eta «ortzi-muga berriak» bilatzeko beharra aldarrikatu. Baita zaintzaren sektorean ere. Beste hainbat arlotan bezala, lehenik inplikatutako agenteen artean elkarrizketa mahaia osatzea proposatu zuen, eredu aldaketa adosteko.

La alcaldesa de Durango se subirá el sueldo un 66%, critica EH Bildu

EH Bildu de Durango ha denunciado que la alcaldesa recién elegida, Mireia Elkoroiribe (PNV), se subirá su sueldo un 66% en el pleno del próximo martes. Según la información publicada por la coalición, la jeltzale Elkoroiribe pasará a cobrar 77.929 euros al año, 30.929 euros más que la anterior alcaldesa, Ima Garrastatxu (EH Bildu). En total, la nueva regidora percibirá 311.715 euros en cuatro años.

EH Bildu indicó que se ha encontrado con esta información entre la documentación preparatoria del pleno. No es la primera vez que Mireia Elkoroiribe toma una decisión de este tipo. «Ya en la anterior legislatura tomó una decisión similar cuando fue nombrada presidenta de la Mancomunidad del Duranguesado». Entonces se incrementó el sueldo un 13% respecto a su antecesor en el puesto.GARA