GASTEIZKO JAZZ JAIALDIA

Adrian Royo Trio hirukoak eskaini ditu Gasteizko lehen akordeak

Adrian Royo taldeak Gasteizko Printzipal antzokiko eszenatokian emandako kontzertuaren irudiak.
Adrian Royo taldeak Gasteizko Printzipal antzokiko eszenatokian emandako kontzertuaren irudiak. (Jaizki FONTANEDA | AGENTZIA)

Hiruko formatuan oholtzaratu zuen atzo Adrian Royok bere proposamena Gasteizko Jazz Jaialdiaren hastapeneko kontzertuan. Principal antzokiko eszenatokian, Miranda de Ebroko pianistak lagun izan zituen Manuel Fortia kontrabaxu-jotzailea eta Gonzalo del Val bateria-jotzailea. Modern jazz-a eta musika garaikidea, inprobisazioaren lehen geltokian.