GARA Euskal Herriko egunkaria
GASTEIZKO JAZZ JAIALDIA

Adrian Royo Trio hirukoak eskaini ditu Gasteizko lehen akordeak

Adrian Royo taldeak Gasteizko Printzipal antzokiko eszenatokian emandako kontzertuaren irudiak. (Jaizki FONTANEDA | AGENTZIA)

Hiruko formatuan oholtzaratu zuen atzo Adrian Royok bere proposamena Gasteizko Jazz Jaialdiaren hastapeneko kontzertuan. Principal antzokiko eszenatokian, Miranda de Ebroko pianistak lagun izan zituen Manuel Fortia kontrabaxu-jotzailea eta Gonzalo del Val bateria-jotzailea. Modern jazz-a eta musika garaikidea, inprobisazioaren lehen geltokian.