GARA Euskal Herriko egunkaria

Txinpartek sute ikaragarriak piztuko dituzte, gaitzaren sustraietara jo ezean

Istiluak gutxitu dira Estatu frantsesean, baina ondorio eta zauriek agerikoak izaten jarraitzen dute. Banketxe baten erakusleihoaren haustura baino sakonagoak eta larriagoak diren beste haustura batzuen berri eman digute, beste behin. Arrazoiak ezagutu eta ezkutatzeke, funtsera jo behar da, haserre sozialen sumendia berriz lehertuko ez bada.

Manifestariak, korrika ihesi, Parisen, gas negar-eragilez oldartu zaizkien polizien aurrean. (Ludovic MARIN | AFP)

 Sumina, frustrazioa, lana, etxea edo errespetua lortzeko orduan ezberdinkeria, alfonbra azpian gorde ezin diren arazo sakonagoak erakusten dituen ispilua; horrela bizi dute Frantziako hirietako auzo txirotuetan Naher gaztearen heriotzak piztu duen matxinadaren ostekoa. Mohamed edo Michel deituta, poliziak ez duela berdin jokatzen sentitzen dute. Jatorri arabiarra edo afrikarra izateak susmagarri egiten dituela. Beti berdinak daudela jopuntuan. Gorrotoa irakiten daukatela.

Istiluak gutxitzen doazela diote datuek. Nolabaiteko lasaitasuna arnasten da ke arteko egunen ostean; su artifizialetarako morteroen tirorik gabe bizilagunek hobeto lo egiten dute, nahiz eta matxinadaren arrastoek oso ageriko dirauten. 3.200 gazte atxilotuta, herenak adin txikikoak, %60 aurrekari judizialik gabeak; horietako askok oraindik polizia-etxeetan jarraitzen dute eta dozenaka batzuk jada espetxeetan daude. Ile-de-France eskualdeko tranbia eta autobusak ez dira gauez ibiltzen, gidarien eta bidaiarien segurtasuna bermatzeko. Milioka euroko dirulaguntzak agindu dituzte hondatutako zerbitzu eta komertzioak berreskuratzeko. Naher hil zuen polizia zigortuko dutela espero dute, ez dela berriz bi abiaduratako justizia nabarmenduko.

GAURKOA ASEA, BIHARKO GOSEA

Estatu frantziar osoko udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egin ziren atzo, erasota hiltzen saiatu ziren L’Haÿ-les-Roses (Val-de-Marne) udalerriko alkateari elkartasuna adierazteko eta «ordena errepublikanoa» berrezartzearen aldeko indar erakustaldia egiteko. Indar politikoek adierazpenak egiten segitzen dute. Berdeek «gatazka arintzearen alde» egin behar dela diote, baina baita ezin dela jarraitu auzo txiroetan statu quoa aldatu gabe ere eta, ezkerreko beste indarrek bezala, Estatuak ezin dituela arrautza guztiak «segurtasuna kosta ahala kosta» politikaren otarrean jarri. Horrela jokatzea gaurko asea eta biharko gosea litzatekeelako.

Drama dramaren ondoren, eta badirudi ez dela lezioa ikasten, edo ez dela ikasi nahi. Gertakizunak oso gogor eta argiak izan arren: herritarren eta poliziaren arteko harremana hautsi da, bereziki gazteekin, basakeria polizialaren kapituluak etengabeak dira. Errealitate honen aurrean «delinkuentziaren aurkako gerra» bandera hartuta ekitea arazoa hobeto ezkutatzeko erakusleihoa baino ez da. Ezer ez aldatzeko aitzakia.

Gogorkerian eta errepresioan nor den txapeldun erakusteko lehia politikoa alboratuta, arazoaren sustraietara jo behar da, kohesioaren eta berdintasunaren aldeko eta diskriminazioaren eta prekaritatearen aurkako politikak eta bitartekoak bilatu eta martxan jartzera. Bestela, berriro ere, txinpartak beste sute ikaragarri bat piztuko du eta berdinetan egongo dira. Okerrago, hobeto esanda.



Interés e impulso de extrema derecha por el desorden civil

Si los disturbios se extendieran, la extrema derecha no parece que estaría especialmente preocupada. Tiene el impulso político y todo el interés en conjurar el espectro del desorden civil. Apuesta por decretar el estado de urgencia, una medida de excepción que reclama sin cesar al considerar «blanda e insuficiente» la apuesta del Gobierno por los blindados, las fuerzas de élite y el Código Penal para frenar el levantamiento.

Junto a la la aparición de milicias armadas de extrema derecha en los barrios populares, la organización de una colecta de fondos para financiar los procedimientos judiciales y los honorarios legales del policía que mató al joven Nahel ha exacerbado los ánimos. Jean Messiah, figura de extrema derecha cercana a Eric Zemmour, anunció esta «colecta de la vergüenza», que en apenas unas horas habría recaudado más de 800.000 euros.