Jagoba MANTEROLA FOKU
BEGIRADA

Kritika politiko eta soziala, umorez

Ohikoa denez, Iruñeko peñek sanferminetako pankartak prestatu dituzte. Irulegiko Eskua, Osasuna eta Enrique Maya alkate ohia dira aurtengo protagonista nagusiak. Lehenengo biek erreferentzia positiboak dituzten arren, Mayak kritika ugari jaso ditu: besteak beste, Labriteko pasarela, Foruen Plazan jarri zuen bandera erraldoia eta Salesianos-en orubean eraikitako etxeak dituzte hizpide. Betiko umore bihurriari tiraka, bihartik aurrera bederatzi egunez, «sorionekuak» izateko garaia izango da Iruñean.