AFP
BEGIRADA

Tunisia, «mugako polizia» mila milioi euroren truke

Europar Batasunak eta Tunisiak akordio bat sinatu zuten atzo, 1.000 milioi euroko laguntza baten truke, Afrikako herrialdeak, krisi ekonomiko larri batean dela, «mugako polizia» lanak egin eta Europaranzko migrazio-fluxuak geldiaraz ditzan. EBko presidenteak, Ursula Van der Leyenek, eta Italiako eta Herbehereetako lehen ministroek, Giorgia Melonik eta Marc Ruttek sinatutako itunak Turkiaren edo Marokoren ereduari jarraitzen dio, eta ohiko erreferentzia egiten die «mafiei» eta itzulketei, migratzaileen segurtasunari baino gehiago.