GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Desagertuen senideek ez dute amore emateko asmorik


Mexikoko Guadalajara hirian, Jalisco estatuko hiriburuan, pertsona desagertuen senideen 20 elkartek baino gehiagok manifestazioa egin zuten atzo, agintariei biktimak bilatzeari berrekiteko exijituz. Mobilizazioa erabaki batek eragin du: Enrique Alfaro Jaliscoko gobernadoreak hobi klandestinoak salatzen dituzten dei anonimoekiko arreta bertan behera uztea erabaki du. Familien esanetan, salaketa horiek funtsezkoak izan dira bilaketa lanetan eta erabaki horrek desagertuen gorpuak aurkitu ezina ekarriko du.