Aitor KARASATORRE FOKU
BEGIRADA

Irulegiko Eskuari gorazarre artistikoa Ilundainen

Euskal Herriko 54 sortzaile batu dira Ilundain Fundazioan “Sorioneku! Euskal Eskultura 2.100 urte” erakusketatik metro gutxira Aranzadik aurkitutako Irulegiko Eskuari omenaldia egiteko. Eskuahaldunak Eskultoreen Elkartearen eskutik Iruñean lehen geldialdia egin ostean, abuztuaren 31ra arte egongo da ikusgai eta bidean aurrera jarraituko du hainbat txokotan zehar. «Hizkuntza eta grafia propioa geneukan moduan, arte plastikoen kultura ere bageneukan duela 2.100 urte», nabarmendu du elkarteko arduradun Guillermo Olmok.