Joan MAS AUTONELL
GAZA

Hamasek Israeli egotzi dio Gaza «hondoa jotzera» eramatearen erantzukizun osoa

Gazako zerrenda «hondoa jotzen» ari da, krisi ekonomiko eta energetikoak kolpatuta, eta egoerak «ez du irtenbiderik izango Israelen blokeoa amaitu arte», Hamasek salatu duenez. Krisiak biztanleen nahigabea eta protestak areagotu ditu.

Emakume bat, bidoiak urez betetzen Rafahn, tenperatura altuen eta argindar mozketen erdian.
Emakume bat, bidoiak urez betetzen Rafahn, tenperatura altuen eta argindar mozketen erdian. (S. JATIB)

«Indarrean 17 urte daramatzan blokeoak arazo asko eragin eta sakonagoak bihurtu ditu», esan du Hazem Qasemek, Gazan gobernatzen duen Hamas mugimendu islamista palestinarreko bozeramaileak, zerrendako hiriburuko bere bulegotik. Efek egindako elkarriz- ketan zehar, behin baino gehiagotan moztu da argia, uda honetan argindarraren hornidura nabarmen murriztu baita, erregaien prezioen eta kontsumoaren goraldiaren eta tenperatura altuen ondorioz. Egoera honek Gazako biztanleen nahigabea areagotu du eta, azken asteotan, haien kexak biral bihurtu dira sare sozialetan. Gainera, iragan igandean, milaka pertsona atera ziren kalera hainbat puntutan bizi-baldintza txarren aurka protesta egitera.

Azkenaldiko mobilizazioak, iparraldetik hegoaldera egin direnak, birtualki deitu zituen “Bizi nahi dugu” kanpainak. 2019an izen bereko kolektiboak antzeko ekimenak deitu zituen eta zerrendako agintariak haien aurka oldartu ziren.

«Non daude elektrizitatea eta gasa?», oihukatzen zuten Poliziak sakabanatu zituen martxetako batean bildutakoek. Hainbat atxiloketa ere izan ziren igandean.

JENDEA AKITUTA DAGO

Hamaseko eledunak onartu du «jendea gero eta nekatuago» dagoela, eta ohartarazi du egungo krisiak eztanda eragin dezakeela Gazan; izan ere, 2,3 milioi biztanle baino gehiago ditu Gazak, eta, hein handi batean, zentral elektriko bakar baten menpe dago.

Gaur egun, «herritarrek egunean bost orduz edo gutxiagoz dute hornidura elektrikoa eskuratzeko aukera», beste garai batzuetan baino fluxu baxuagoa, orduan zortzi ordukoa baitzen.

Testuinguru honek kalte handia egiten dio blokeoak jada ahitutako Gazako jarduera ekonomiko eta industrialari. Oinarrizko produktuen gabezia ere sortzen du eta batez ere Egiptotik «inportatutako ondasunen kostuak handitzen ditu», prezioen garestitze globalaren ondorioak areagotuz.

Krisi kroniko horren aurrean, herritarren ia %50 langabezian daude eta gazatarren %80 nazioarteko laguntzaren mendeko dira. «Gobernuak diru-sarrerak biltzeko eta oinarrizko gastuari aurre egiteko gaitasun gero eta txikiagoa du», esan du Qasemek. Qasemen arabera, Israelek 2007an Gazaren gainean ezarritako blokeoa da arazo nagusia. Urte horretan Hamas iritsi zen boterera zerrendan eta ordutik Zisjordaniako zati batzuetan gobernatzen duen Aginte Palestinarraren buru den Al-Fatah alderdiarekin etsaituta dago. «Herriak zatiketa amaitzea nahi du», abestu zuten igandean Gazako manifestariek, Palestinako bi fakzio nagusien arteko lehiaz nekatuta.

Aste honetan Palestinako fakzio gehienak Egipton bildu dira adiskidetzea berriro aztertzeko, eta han izan dira Palestinako Aginteko presidente eta Al-Fatahko buru Mahmud Abas eta Hamaseko buru Ismail Haniyeh.

Zatiketaren amaiera eskatu zuten biek, eta adiskidetzea burutzeko batzorde bat sortuko zela iragarri zuten, nahiz eta iraganean antzeko hainbat neurri izan ziren, batasuna ekarri ez zutenak.

Halere, Qasemen esanetan, orain itunerako aukera bat dago eta aprobetxatu egin behar da, batez ere agenda antipalestinarra duen eskuin muturreko bazkideak dituen Gobernu israeldar bat dagoelako, barne ezberdintasunen gainetik dagoen kausa komuna.

Horren aurrean, «erresistentzia bateratuko estrategia» martxan jarri beharra dago, «ekintza militarrarekin» eta «tresna politiko eta diplomatikoekin», bai Gazatik, bai Zisjordaniatik, Qasemek ondorioztatu duenez.



Un policía mata a un palestino que había herido a cinco colonos

Un agente israelí fuera de servició mató ayer a Muhanad Mohamed Suleiman al-Mazra, un palestino de 20 años que había herido a cinco israelíes en un ataque con disparos en la colonia de Maale Adumim, en Cisjordania, a siete kilómetros de Jerusalén.

Según las primeras pesquisas de la Policía israelí, el atacante abrió fuego contra un grupo de personas en un restaurante situado en el exterior de un centro comercial antes de ser abatido a tiros por un policía fuera de servicio.

Poco después del ataque, Hamas y Yihad Islámica Palestina celebraron el ataque mediante comunicados de prensa que lo describieron como «heroico».

Suleiman al-Mazra era natural de la localidad de Al-Azariya, tenía permiso de entrada en la colonia y trabajaba como limpiador en un centro comunitario.

Este incidente tiene lugar durante la mayor espiral de violencia desde la segunda intifada en la zona, en la que este año ya han muerto 169 palestinos, incluidos 29 menores.GARA