Ahmad GHARABLI AFP
BEGIRADA

Sionismoaren lasaitasuna

Mohamed Farid Shawqi al Zaarir zuen izena. 15 urte zituen. Bere gorpuaren ondoan, bi polizia israeldar barrezka; argazkilariak unea harrapatu zuen. Israeldar Armadaren arabera, soldadu batzuk galdekatzen hasi zitzaizkionean labana bat atera eta eraso egin ziela-eta, tirokatu egin zuten. Irudian, ordea, ez dago tentsiorik. Aurten, Zisjordaniak Bigarren Intifadatik ezagutu duen indarkeria aldi handienean, 185 palestinar hil dituzte, 37 adingabe barne, eta 6.570 zauritu dituzte nazioarteko komunitatearen onespen konplizeak ematen dien lasaitasunarekin.