Luis ROBAYO AFP
BEGIRADA

Argentina, eredugarri

Argentinako agintariek herenegun baieztatu zuten Italiak Reverberi Boschi kapilau militarra estraditatuko duela, Videlaren diktadura militarraren garaiko zenbait bahiketa eta tortura kasu eta homizidio bategatik epaitu dezaten. Italiako justiziaren erabakiak han bizi den eta gizateriaren aurkako krimenengatik epaituko duten Carlos Malatto militarra estraditatzeko aukera ere zabaltzen du. Argentinak diktaduran militarrek eragindako giza eskubideen bortxaketak zigorgabe uzteko asmorik ez du. Eredugarria, antzekoak bizi izan dituzten herri guztientzat.