GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Ondare historikoaren defentsan


Brikolaje denda bat eraikitzeak eztabaida bizia piztu zuen Bretainiako Carnaceko biztanleen artean. Uda hasieran jakin zen lanek berrogei menhir txiki suntsitu zituztela inguruan, landaretzaz estalitako hormatxoa osatuz, menhirren lerrokadurengatik ezaguna den leku batean. Herritarrek prozesio bat antolatu zuten, harri-kartoizko bost monolito eta «doluzko Carnac-en menhirrak» zioen pankarta bat zituen zerraldo batekin. Azpiegitura berriak eraikitzeko obra neurrigabeak ingurumena suntsitzeaz gain, ondare historikoa txikitzen du.