Guillermo DÍAZ EUROPA PRESS
BEGIRADA

Desagertuen senideak, begipuntuan

Giza eskubideekin lotutako Nazio Batuen Erakundeko hiru errelatore berezik atzo, Bortxazko Desagertuen Nazioarteko Egunean, salatu zutenez, Mexikon haien senide desagertuak bilatzen ari diren pertsonak larderia eta erasoak pairatzen ari dira. Semea bilatzen hiru urte zeramatzan ama hil zuten joan den maiatzean. Agintari mexikarrei Nazio Batuak eskatu zien giza eskubideen alde diharduten aktibisten eta haien senideak bilatzen ari diren pertsonen askatasuna eta segurtasuna bermatu ditzatela. Mexikon zigorgabetasunak ez du mugarik.