Juan Carlos RUIZ FOKU
BEGIRADA

Donostia suntsitu zuen sutea gogoan

1813ko abuztuaren 31n Donostia suntsitu zuen sutea gogora ekarri zuten atzo, Gipuzkoako hiriburuan, ekitaldi ezberdinekin. Egun hartan, Espainiarekin aliatutako tropa ingelesek eta portugaldarrek hiria okupatzen zuen armada frantsesa bota eta Donostia bereganatu zuten. Hurrengo egunetan etxeak arpilatu, emakumeak bortxatu, herritarrak hil eta hiria erre zuten. Kale bakarra utzi zuten zutik, okupazioak iraun bitartean ostatu hartzeko balio izan zien Trinitate kalea, orain Abuztuaren 31 kalea deituraz ezagutzen duguna.