Jaizki FONTANEDA FOKU
BEGIRADA

Etxaurren ikastolako gurasoak borrokan

Ikasturteko laugarren eguna izan zen atzo, eta Zuhatzako (Araba) Etxaurren ikastolako gurasoen elkarteak salatu zuen garraioaren egoera ez dela aldatu. Seme-alabak eskolara eramateko, familiak «mirakuluak» egiten ari direla azaldu zuten, eta Lakuako Gobernuari eskatu zioten egoera lehenbailehen konpontzeko. Haien ustez, ez Lakuako Gobernuak ez garraio-enpresek ez dute «egoera hori lehenbailehen aldarazteko asmorik». Egoera konpondu arte protestekin eta mobilizazioekin jarraituko dutela ohartarazi zuten.