GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Adi Javier Mileiri


Argentinak eskuin muturraren bertsio propioa dauka. Javier Mileik bere burua anarkokapitalistatzat du: errotik murriztu nahi du estatuak ekonomian duen esku hartzea, ia soilik kanpo eta barne segurtasunera mugatuz eta osasuna, irakaskuntza, ikerkuntza eta garapena eta azpiegitura arloak guztiz pribatizatuz. Armen eta organoen salerosketa legeztatu eta liberalizatzearen alde ere azaldu da. Ero arriskutsu hau Argentinako hurrengo presidentea izan daiteke eta epe laburrean herritarrei sekulako kaltea egin ahal die, elite ekonomikoen mesedetan.