UDALBILTZA

Haritz Alberdi Udalbiltzako lehendakari izendatu dute

Udalbiltzako kideak joan den ostiralean Usurbilen batu ziren ezohiko Kontseilu Nagusi baterako. Haien ibilbideari buruzko gogoeta bat egin ondoren, ordezkari aldaketen berri eman zuten: Jabi Asurmendi Sainzek lekukoa eman dio Getariako alkate Haritz Alberdi Arrillagari. Erakundeak ohar batean azaldu zuenez, lehendakari berriak kargua ilusioz hartu du, datorrenari eusteko gogoz.