IREKIA
BEGIRADA

Domingo Galindo eta Inoncencio Gallardo

Hezurdura batek izena behar du, izan zen hura behar bezala omentzeko. Eta izenak gorpu bat eskatzen du, agurra eman, memoria finkatu eta doluari bide zuzena emateko. Atzo, Urduñan topatuko bi pertsonen gorpuzkiak 1941ean hil ziren Domingo Galindo eta Inoncencio Gallardorenak direla jakin zen. Beti da berandu, 80 urte igaro direnean, baina inoiz ez da beranduegi, 36ko gerrak eta ondorengoek utzitako gorpuzkiak identifikatzeko. Familia askoren historia intimoa eta memoria politiko kolektibo oso bat jokoan daude.