Endika PORTILLO FOKU
BEGIRADA

Langileak borrokan, «malgre moi»

Jakina da EAEko lehendakariari ez zaizkiola sindikatuak eta grebak gustatzen eta langileak otzan eta burumakur nahiago dituela, antolatuta eta borrokan baino. Atzo Tolosako Asuncion klinikako langileen aldarrikapenak entzun behar izan zituen. 24 egun daramatzate greban beren lan baldintzak hobetu daitezela eta beren etorkizuna Tolosaldean eraikiko den ospitale publiko berriari lotuta egon dadila exijitzeko. Atzoko osoko bilkura aprobetxatuta, aldarrikapen horiek Gotzone Sagardui Osasun sailburuari helarazteko asmoz mobilizatu ziren.