Bertsio sinfonikoek oraindik handiago egin zuten euskal musika BECen

Delirium Tremens, Urtz, Sorotan Bele, Gatibu, Anne Etchegoyen, ETS, Bulego, Olatz Salvador, Neomak, Esne Beltza, Skakeitan edo Parabellumen bertsio sinfonikoak bertatik bertara entzun ahal izan zituen publikoak.
Delirium Tremens, Urtz, Sorotan Bele, Gatibu, Anne Etchegoyen, ETS, Bulego, Olatz Salvador, Neomak, Esne Beltza, Skakeitan edo Parabellumen bertsio sinfonikoak bertatik bertara entzun ahal izan zituen publikoak. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Ura Bere Bidean kontzertua handia izatea espero zen, baina are handiagoa izan zen. Jaialdiaren bigarren edizio honek berrogei bakarlari eta taldetik gora bildu zituen BECeko oholtzan. Haien kantuen bertsio sinfonikoak eskaini zituzten, Fernando Velazquezek moldaturik. Doctor Deseo beteranoarekin hasi eta Süne hasiberrira etorrita, azken hamarkadetako musikaren erakusleiho bilakatu zen 11.500 ikusle hartu zituen kontzertua.