GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Langile publikoei entzungor


ELA, LAB, CCOO, Satse, Steilas eta ESK-k elkarretaratzea egin zuten atzo Funtzio Publikoko Mahai Nagusiaren aurrean. Sindikatuek Lakuari aurpegiratu zioten urriaren 25ean mobilizatu ziren langile publikoen eskakizunei entzungor egiten diela. «Orokortasunei buruz hitz egitea» leporatu zioten eta abenduaren 19rako deituta dagoen grebari eutsiko diotela esan zuten. Salatzekoa da beren eskubideen alde borrokan ari diren langileekiko (kasu honetan, funtzionarioekiko) Lakua erakusten ari den ardura falta.