Aritz LOIOLA FOKU
BEGIRADA

Atxikimendu gehiago greba feministari

Datorren azaroaren 30ean Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba feminista orokorrera deitu du, eta dagoeneko hainbat sindikatuk eta eragilek babesa adierazi diote. Atzo, EHUko campus batzuetako ikasle zein langileak batu ziren, sostengua adieraztearren. Zaintza «eskubide unibertsal bezala» aitortzeko eskaera eta sistema publiko-komunitario berri baten beharra plazaratu zuten, egungo zaintza erregimena «sostengagaitza» delako. Atxikimenduen uholdeak erakusten du grebako aldarrikapenak oso sentituak direla.